Ireki menu nagusia

Chakir El Homrani Lesfar

Kataluinar politikaria

Chakir El Homrani Lesfar (Bartzelona, 1979) soziologo eta politikaria da. Parlamentari hautatua izan zen, Kataluniako Parlamenturako, XI Legegintzaldian Bartzelona probintzian Junts pel Sí-ko zerrendan 15. posizioan. Kataluniako Parlamentuko XII. Legegintzaldian ere hautatua izan zen Esquerra Republicana de Catalunya-ko listan, Bartzelonan 21. posizioan. Kataluniako Generalitatean Lan, Gizarte Gaiak eta Familiako Kontseilaria da 2018ko maiatzaren 19tik, Quim Torra i Pla Presindent-ak izendatuta.

Chakir El Homrani Lesfar
Chakir El Homrani Lesfar 20171101 204706.jpg
Lana, Gizarte Gaiak eta Familietarako kontseilari

2018-05-29 -
Dolors Bassa i Coll
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018-03-23 - 2018-06-14
Carme Forcadell - Marc Sanglas i Alcantarilla Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015-10-26 - 2017-10-28
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
city councillor of Granollers Itzuli

2015-05-24 -
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1979  (39/40 urte)
Herrialdea Katalunia
Bizilekua Granollers
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta soziologoa
Lantokia(k) Bartzelona
Kidetza Q55570398 Itzuli
Unión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa

2018ko maiatzaren 19az geroztik Kataluniako Generalitatearen Lan, Gizarte Gaiak eta Familia Saileko Kontseilaria da.

BiografiaAldatu

Granollersko Can Bassa auzoan bizi da. Lizentziatua da soziologian. 2004an hasi zen militatzen ERC alderdian Granollers-en.[1] 23 urte zituela izendatu zuten Antolaketarako idazkari Avaloten, Kataluniako UGTko adar gaztean. Lau urte geroago, 2007an, bozeramaile hautatua izan zen, Òscar Riu ordezkatzeko.[2] Lau urtez aritu zen postu horretan, 2011ko otsailean Daniel Garcíari kargua utzi zion arte.[3] Gero urte batzuetan lan egin zuen uraren sektorean, ingurumenean, lanbide heziketan eta sektore pribatuan.

2015eko udal hauteskundeetan hirugarrena izan zen ERC - Acció Granollers per Granollers listan, eta lortu zituzten hiru eserleku.[4] Homrani zinegotzi bihurtu zen. ERCk proposatuta Junts pel Sí-ko listan 15. posizioan joan zen Kataluniako Parlamenturako Hauteskundeetan 2015ean.[5][6]

ErreferentziakAldatu

  1.   , 31 de març de 2015 .
  2.   , 25 de febrer del 2007 .
  3.   , 21 de desembre de 2010 .
  4.    .
  5.   , 27 de juliol de 2015 .
  6.   , 15 d'agost del 2015 .