Baix Ebre
Baix Ebre Kataluniako hegoaldean dagoen kostaldeko eskualdea da, Tarragonako probintzian. 1.002 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 74.962 biztanle zituen (75.6 biz./km2). 2024an, aldiz, 82.004 pertsonen populazioa zeukan (81.7 biz./km2).

Nekazaritza eta arrantza izan dira jarduera ekonomiko nagusiak arrozaren landaketak izanda garrantzitsuenak. Industriak pisu erlatibo txikiagoa du.
Ebro ibaiaren azken zatia, itsasoratu baino lehen, eskualde honetan igarotzen da.
Tortosa da hiriburu eta udalerrirrik populatuena.
Geografia
aldatuKokapena
aldatuMugakide eskualde hauexek ditu: Iparraldean Baix Camp eta Ribera d'Ebre, ipar- eta mendebaldean Terra Alta, ekialdean Mediterraneo itsasoa eta hegoaldean Montsià.
Inguru naturala
aldatuEbroren Deltako Natur Parkea Kataluniako hezegunerik handiena da, bai eta Europako zabalenetarikoa ere.
Orografiari dagokionez, Cardó-Boix, Cavalls i Pàndols eta Serra dels Ports mendilerroak daude lurraldean, azken horretan mendirik altuena dagoelarik (Mont Caro, 1.442 m).
Historia
aldatu1035ean Turtuixako emirerriko hiriburu bihurtu zen, Tortosako taifakoa osatuz (1009-1104). 1148an Erramun Berenger IV.a Bartzelonako konteak hiria konkistatu zuen, Aragoiko Koroaren barne hartuz.
Espainiako Ondorengotza Gerran, Josep de Nebot i Font-ek hiria hartu zuen 1705ean, Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren eskuetan utziz. 1708ko ekainean, Borboien armadak setiatu zuen hiria, Orleanseko dukea buru, eta uztailean berenganatu zuten, Filipe V.a Espainiakoaren menpe geldituz.
1787ko urriaren 9an uholderik handiena pairatu zuten hirian, "la riuada grossa" deitzen dutena, ibaiko urak 10 metroko altuerara iritsi zirenean.
Napoleonen garaian, 1811an haren menpe gelditu zen Tortosa, hiru urte geroago askatu zutelarik. XIX. mendean, bestela, eskualdea gune karlista zen, armada liberalen agindupean egon arren.
Espainiako Gerra Zibilean, 1938ko uztailetik azarora luzatu zen gudu ezaguna eskualde honen aldamenean gertatu zen, Xertaren ingurunuetan ere, Ebroko gudua. 1966an, ibaiaren erdian egindako monumentua Francisco Franco espainiar diktadoreak inauguratu zuen, guduaren omenez. 2016an erreferenduma egin zuten hirian, eta monumentua ez kentzearen alde bozkatu zuen ia %70ak.
Udalerri nagusiak
aldatuHamalau udalerrik osatzen dute, eta horietatik lau populatuenak Tortosa, Deltebre, Roquets eta L'Ametlla de Mar dira (2021):
- Tortosa 33.372 biztanle (hiriburua).
- Deltebre 11.482.
- Roquetes 7.973.
- L'Ametlla de Mar 6.787.
- L'Aldea 4.160
- Camarles 3.224
- L'Ampolla 3.205
- El Perelló 2.770
- Xerta 1.170
- Tivenys 899
- Aldover 882
- Benifallet 739
- Paüls 556
- Alfara de Carles 377
Ondarea
aldatu- L'Aldea: L'Aldea, Benixarop, Burjasénnia eta La Candela dorreak.
- Aldover: La Nativitat eliza.
- Alfara: Elizaren kanpandorrea, St Agustí eliza eta Castell de Carles.
- L'Ametlla: Torre fortalesa de St Jordi d'Alfama eta Antiga Llotja de Peix.
- Benifallet: Gaztelua, Balneari de Cardó eta La Nativitat baseliza erromanikoa.
- Camarles: Granadella eta Camarles dorreak.
- Paüls: Gaztelua.
- Perelló: Molí de vent.
- Roquetes: Casa de Sant Josep
- Tortosa: Hirigune historikoa, Sta Maria katedrala, Palau episcopal, Reials Co.legis de St Lluís i St Domènec, St Joan gaztelua (La Suda), Pont del Ferrocarril, Casa Grego, Hospital de la Sta Creu, Hiltegi zaharra (Tortosako Museoa), Fàbrica de Farines la Providència, Sta Clara komentua.
- Xerta: Assut de Xerta (ibaiko presa), Molí de Dalt eta Casa de la Vila.
Pertsona ezagunak
aldatu- Ramon Cabrera (1806–1877), militarra eta politikaria.
- Marcel·lí Domingo Sanjuan (1884-1939), politikaria.
- Carme Forcadell (1955-), politikaria.
- Pere Ponce (1964-), aktorea.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Baix Ebre eskualdeko webgune ofiziala
- (Katalanez)(Gaztelaniaz) Ebroren Deltako webgunea