2012ko "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa

"Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa (euskaraz, Katalunia, Europako estatu berria) 2012ko irailaren 11n (Diadan, hau da, Kataluniako Egun Nazionalean) egindako manifestazioa izan zen, Kataluniaren independentziaren aldekoa. Assemblea Nacional Catalana izeneko gizarte mugimenduak deitu zuen, eta gizarte katalanaren atxikimendu masiboa jaso zuen. Bildutako jendetzaren aldetik, "Som una nació. Nosaltres decidim" goiburuarekin egindako 2010eko manifestazioaren eta 1977ko Estatutu katalanaren aldeko manifestazioaren parekoa izan zen.

Testuingurua

aldatu

2006an erreferendumean onartutako Autonomia-Estatutua 2010ean Konstituzio Auzitegiak izugarri murriztu zuen; hala nola Katalunia nazio bat zela zion artikulua eta konpetentzia asko. Honek manifestazio handia eta independentzia-nahiaren igoera ekarri zuen.

CiU alderdiaren Gobernuak murrizketa ekonomiko asko egin zituen, haiek esaten zuten "autonomien arteko banaketa bidegabea da, kalte egiten digu"; eta honen konponbidea Ekonomia Ituna zen.

Ondorioak

aldatu

Bi aste barru, Artur Mas, Rajoyren ukoa Kataluniak Euskal Herriko Ekonomia Ituna bezalakoa izateari eta gero, hauteskundeetara deitu zuen, Konbergentzia alderdi independentista bat bezala aurkezten.

 
Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko udalerriak.

ANC, Omnium edo AMI bezalako elkarteak igo ziren eta garrantzi handia lortu zuten; ekintza asko eginez, hala nola Bia Katalana,

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2012ko "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa  


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.