Drakeren ekuazioa 1961ean Frank Drake astronomo britainiarrak asmatutako formula da, gure galaxian egon daitezkeen zibilizazio aurreratuen kopurua kalkulatzeko.

Ekuazioak kontuan hartzen du biziaren sorreran eta eboluzioan ustez zeregin garrantzitsua jokatzen duten hainbat parametro. Ekuazioaren emaitza ez da zenbaki absolutua, zaila baita ekuazioan agertzen diren parametro guztien balore zehatzak ezagutzea. Bere balioa, beraz, oso gutxi gorabeherakoa da, baina hala ere zientzialari gehienen oniritzia du formula horrek, orain arte arlo honetan egindako saiorik interesgarriena izan baita.

Ekuazioak honako formulazioa du:

Bertan agertzen diren parametroak hauek izanik:

  • N = gure galaxian (Esne Bidean) dauden zibilizazio aurreratuen kopurua ("aurreratuak" esaterakoan gurekin komunikatzeko gai izaten diren zibilizazioak besterik ez dira kontuan hartzen; kanpo geratzen dira zibilizazio ez-teknifikatuak, beraz)
  • R* = gure galaxian urtero eratzen diren izar "egokien" kopurua
  • fp = haien inguruan planetak dituzten izarren ehunekoa, zatiki moduan jarrita (esaterako, %50 = 1/2)
  • ne = izarraren zona zirkunestelar bizigarrian dauden planeten kopurua (zona zirkunestelar bizigarria, izarraren eta planeten arteko distantzia tarte bat da, biziarentzat egokia dena; izarretik gertuegi dauden planetak, eta urrutiegi daudenak, ez daude zona bizigarrian).
  • fl = zona zirkunestelar bizigarrian dauden planetetan, bizia garatu dutenen ehunekoa, zatiki moduan jarrita (esaterako, %20 = 1/5)
  • fi = bizia garatu duten planetetan, "bizi adimentsua" garatu dutenen ehunekoa, zatiki moduan jarrita (esaterako, %80 = 4/5)
  • fc = bizi adimentsua garatu duten planetetan, zibilizazio aurreratu bat garatu dutenen ehunekoa, zatiki moduan jarrita (esaterako, %50 = 1/2)
  • L = zibilizazio aurreratu baten iraupen-epea (urteetan)


Ekuazioaren balizko emaitzak aldatu

Gure galaxian izar kopurua 200.000 eta 400.000 milioi artekoa da. Zenbat zibilizazio daude bertan gu bezain aurreratuak? Drakeren ekuazioan agertzen diren parametroak oso malguak dira, haien baloreak asko aldatu daitezke. Gure ezaguera astronomikoak oso zehatzak ez direnez, askotan espekulatu baino ezin dugu egin ekuazioan agertzen diren balizko balioekin. Jarraian bi eredu aurkeztuko dira Nren balioa kalkulatzeko; lehenengoan parametro desberdinetako balioak ikuspuntu "baikor" batekin osatuak dira, eta bigarrenean parametro horien balioak txikiagoak dira, ikuspuntu "ezkor" batekin kalkulatuak:

N (baikorra) = 30 × 0,5 × 2 × 0,4 × 0,05 × 0,1 × 100.000 = 6.000
N (ezkorra) = 10 × 0,5 × 1 × 0,1 × 10-7 × 0,01 × 67 = 0,33×10-7 = 0,000000033

Ikuspuntu ezkor batekin egindako kalkulu askotan N<1; hori ez da zehatza, gure galaxian zibilizazio aurreratu bat dagoelako bederen (gurea).

Drake-k 1961ean egin zuen kalkuluan N=10, hots, 10 zibilizazio teknikoki aurreratuak egon zitezkeela gure galaxian ondorioztatu zuen. Berak erabilitako balioak honako hauek izan ziren:

  • R* = 10 urtero
  • fp = 0,5
  • ne = 2
  • fl = 1
  • fi = fc = 0,01
  • L = 10.000 urte.

Drakeren ekuazioan agertzen diren parametroen artean L da eztabaidagarrienetariko bat. Puntu horretan zientzialari guztien adostasuna ezin da lortu. Zenbat iraun dezake zibilizazio aurreratu batek bere burua suntsitu arte? Drakek 10.000 urte kalkulatu zuen, baina beste zientzialari batzuk ezkorragoak dira (200 urte, eta are gutxiago ere proposatu dute). Gure zibilizazio berak 100 urte inguru darama fase horretan, eta duen teknologia mailarekin gai da dagoeneko bere burua suntsitzeko. Carl Saganen ustez halako zibilizazio batek luze iraun dezake baldin eta lehenengo epe "kritikoa" gainditzea lortzen badu (gu oraindik fase kritiko horretan egongo ginateke).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu