Giorgione
Giorgione (Castelfranco Veneto, 1477 aldean - Venezia, 1510), jaiotza-izenez Giorgio Barbarelli da Castelfranco, Goi Pizkundeko italiar margolaria izan zen.[1]
Giorgione | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Castelfranco Veneto, 1478 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Venezia, 1510 (egutegi gregorianoa) (31/32 urte) |
Heriotza modua | : izurri bubonikoa |
Irakaslea(k) | Giovanni Bellini |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Venezia |
Lan nabarmenak |
Laura (en) ![]() The Three Philosophers (en) ![]() The Tempest (en) ![]() Self-portrait (en) ![]() |
Mugimendua |
Goi Pizkundea pizkundea Veneziako eskola |
Genero artistikoa |
margolaritza historikoa erretratua paisaia margolaritza arte sakroa |
Vasarik idatzitako Pintore, eskultore eta arkitekto bikainenen bizitzak liburuan agertzen den arren[1], oso datu zehatz gutxi ezagutzen dira Giorgioneri eta bere obrari buruz: Giovanni Bellinirekin ikasi zuela Venezian, eta haren hamabi bat pintura gordetzen direla. Hala ere, bere eragina oso handia izan zen, Tizianorengan, batez ere. Oso gazterik hil zen, izurri bubonikoak jota, ziur aski. Giorgione izan zen itzaletan kolore nahastua erabili zuen lehen margolaria. Margolanik ezagunenak Pala di Castelfranco (1502 aldean, Duomo, Castelfranco Veneto), Ekaitza (Tempesta, 1505-1508, Gallerie dell'Accademia, Venezia), Hiru filosofoak (Tre filosofi, 1506-1508, Kunsthistorisches Museum, Viena), Lauraren erretratua (1506, Kunsthistorisches Museum, Viena) eta Fondaco dei Tedeschiko (Venezia) fresko zati bat dira.
IruditegiaAldatu
Pala di Castelfranco, 1502 aldean
Duomo, Castelfranco Veneto.Hiru filosofoak, 1506-1508
Kunsthistorisches Museum, Viena.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/11/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giorgione |
- (Ingelesez) David Alan BROWN: Venetian Painting and the Invention of Art Nga.gov