Argi-ilun
Argi-iluna (italieraz: chiaroscuro) argia eta ilunaren arteko kontrastea areagotzen duen margolaritza teknika da. Normalki kontraste horiek konposizio osoari dagozkio. Teknikaz gain, artista eta artearen historialariek hitza erabiltzen dute hiru-dimentsioko objektuen bolumena itzalen bidez markatzeko erabiltzen den teknika izendatzeko. Zineman eta argazkigintzan ere izen bera hartzen du fenomenoak.
Hasiera batean, margolari flamenkoek eta italiarrek erabili zuten, Cinquecento deritzon garaian. Haren une gorena Barrokoarekin izan zen, batez ere Caravaggiorekin. Estiloaren garapenetik tenebrismoa etorri zen.
Marcia B. Hall artearen historialariaren teoriaren arabera, Errenazimentuko lau modu piktoriko kanonikoetako bat da, XVI. mendearen hasieran Errenazimentu Osoko maisuen praktikan ezarri zen bezala; beste hirurak sfumatoa, cangiantea eta unionea dira.[1]
Tenebrismoa
aldatuTenebrismoa deritzon estiloa argi-ilunaren aplikazio erradikala da. Horren bidez, gaika zentralak diren irudiak bakarrik nabarmentzen dira argiztatuta, oro har iluna den hondo gainetik. Ez dakigu Caravaggioren eraginez edo garapen paralelo baten ondorioz estiloak garrantzi handia hartuko zuen XVI. mende amaierako eta XVII. mende hasierako espainiar margolaritzan.