Barietate

maila taxonomikoa
Taxonomia maila nagusiak
(tarteko mailak ez dira ageri)

Barietatea[1] (latinez varietas, laburtuta var.) espeziea eta azpiespeziea baino maila taxonomiko txikiagoa da, baina forma baino handiagoa, batez ere botanikan erabiltzen dena. Espezie barnean bereizgarri berak dituzten banakoek osatzen duten multzoa da.

Ez da nahastu behar kultibar terminoarekin, barietatea “naturala” baita eta sailkapen zientifikoan erabilia, eta kultibarra “artifiziala” baita, lorezaintzan eta baratzezaintzan erabilia. Hala ere, hainbat sektoretan ohitura dago barietate erabiltzea kultibar baino, nahiz eta okerra izan, adibidez mahastizaintzako mahats barietateak.

Ezaugarriak

aldatu

Maila horrek, "azpiespezie" eta "forma" artean tartekatuta, aukera ematen du banako multzo bat (populazio bat) finkiago mugatzeko eta taldekatzeko, apur bat desberdinak diren beste banako espeziekide batzuengandik, bigarren mailako ezaugarri bat edo batzuk kontuan hartuta. Hau da, desberdintasunek ez dute justifikatzen espezie berri bat sortzea, espezie horren definizioan sartzen diren diagnostiko-ezaugarri guztiak ere badituztelako.

Gehienetan, ezaugarri morfologikoak (anatomikoak), kimikoak edo organoleptikoak (kolorea, usaina) edo ekologikoak (habitata, lurzorua) dira, horiek guztiak barietate “tipo”aren jarraipen genetikotik kanpo eboluzionatzen dutela jotzen baita.

Adibidea

aldatu

Escobaria vivipara kaktusa hedapen zabaleko espezie aldagarria da, Kanadatik Mexikora iristen dena, eta esaterako Mexiko Berrian 2.600 metrotik behera bizi dena. Bederatzi barietate deskribatu dira. Auzo-barietateak elkartzen direnean, intergradatu egiten dira. Escobaria vivipara var. arizonica barietatea Arizonakoa da, Escobaria vivipara var. neo-mexicana barietatea, berriz, Mexiko Berrikoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Barietate Euskaltzaindiaren hiztegian.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu