Zigor zuzenbidea Espainian
Espainian hainbat kode eman dira Zigor-zuzenbidearen alorrean. XIX. mendetik aurrera jaio arren kodifikazio prozesua, Zigor Zuzenbideko kodifikazioaren lehenengo urratsak Cádizeko Konstituzioan aurkitu ditzakegu, izan ere, han zigor alorreko hainbat elementu aipatzen ziren: urka zigorraren debekua, konfiskazioaren debekua, zigor fisikoaren debekua...
XIX. mendea
aldatuFernando VII.a itzultzean Cádizeko Konstituzioa bertan behera utzi zen , baina aurrerago Riego Generalaren altxamenduari esker 1812ko Konstituzioa berriz ere ezarri zen eta azkenik, 1822ko Zigor Kodea argitaratu zen garai hartan.
Espainiako lehenengo Zigor Kodeak, Ilustrazioaren ideiak oinarritzat hartu zituen. Zigor Kode hura bi zatitan zegoen banatuta:alde batetik gizartearen aurkako delituak barnebiltzen zituen lehenengo atalean eta bestetik, partikularren aurkako delituak aipatzen zituen bigarren atalean. Gainera, kode hartan legezkotasun printzipioa kontuan hartu zen eta horrenbestez:delituen definizioa, inguruabar aringarriak eta astungarriak eta erantzukizun zibila ere aipatzen ziren.
1845. urtean, Konstituzio berri bat eman zen, eta honi jarraituz, Kode Penal berria argitaratu zen, 1848ko Zigor Kodea, alegia.
Kode honetan, delituen tipologia ezarri zen: hau da, larriak, ez hain larriak eta faltak ezberdindu ziren. Gainera, hainbat ataletan bereizitako zigor kodea zen, hiru “liburu” barnebilduz Hala ere, denbora gutxi iraun zuen indarrean, 1850ean zigor kode berri bat argitaratu zelako.
1868. urteko iraultzaren ostean, 1869. urtean konstituzio berria eman zen eta une hartatik aurrera, kodifikazioak Espainian garapen handia izan zuen: Erregistro Zibileko Kodea , eta Botere Judizialaren Lege Organikoa, besteak beste, garai hartan argitaratu ziren.
Konstituzioa argitaratu eta hurrengo urtean, zigor kode berri bat sartu zen indarrean Espainiako lurraldean, 1870eko Kode Penala: ideia liberalak oinarritzat hartuz, kode honetan, kartzela-zigorren arintzea jaso zen eta legezkotasun printzipioa indartzea lortu zen.
XX. mendea
aldatuDena den, 1870ko Kode Penalaren izaera liberal horrek ez zuen asko iraungo Primo de Riveraren diktaturan beste zigor kode bat sartu zelako indarrean: 1928ko Zigor Kodea, alegia.
II. Errepublika hasi zenean, 1928ko Kodea indargabetu egin zen. Geroago,1932ean zigorkode berri bat argitaratzeko: 1932ko Kodeak, berritasun handiak ekarri zituen, esaterako, heriotza-zigorraren deuseztatzea.
Hala ere, Gerra Zibila hasi bezain laster kode honen iraunaldia amaitu egin zen eta Gerra Zibila amaitzean, Frankoren Diktaduran legeria, orobat, indartu egin zen. Garai hartako Kode Penalak heriotza zigorra berreskuratu zuen, baina legezkotasun printzipioa eta analogia debekuaren printzipioa aintzat hartu zituen.
Frankismoko Kode Penalak hainbat aldaketa eta testu berritze izan zituen berrogei urteetan zehar, 1963an eta 1973an Kode Penalaren erreformak egonik.
Ondoren, 1978ko Konstituzioarekin diktadura garaiko legegintza deuseztatzen joan zen: horrela, zigor arauek ere bilakaera bat izan zuten trantsizio garaian, 1983.urtean hain zuzen ere.
Azkenik, behin trantsizioa gainditu ostean eta demokrazian egonik, 1995. urtean 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean: Zigor Kode honek hogei urteko ibilbidea izan du eta bi testu berritze jasan ditu,2010ean eta2015ean, azkena esanguratsuena izanik. 1/2015 Lege Organikoari esker, aldaketa nabariak egin izan dira egun indarrean dagoen Kode Penalean: adibidez, kartzela-zigorra delitu batzuetarako handitzea, faltak ezabatzea, delitu arin berriak gehitzea, konfiskazioaren erreforma eta abar.