Durangoko Txirrindulari Elkartea

Durangoko Txirrindulari Elkartea Bizkaiko herri horretako kirol-elkartea da, txirrindularitza amateurrean aritzen dena.

1936ko martxoaren 4an sortua, harrobi lana egiten du, hainbat mailako taldeak izanik. 2000. urtera arte bere talde nagusia Cafés Baqué izan zen baina ordutik aurrera independentea da. Emakumezko talde profesional bat ere badu: Bizkaia-Durango hain zuzen ere. Hainbat txirrindulari profesional sortu ditu, tartean Sabino Angoitia, Julian Gorospe, Alberto Leanizbarrutia, Valentin Dorronsoro, Unai Etxebarria, Joseba Beloki, Igor Astarloa edo Iban Mayo

Gainera hainbat lasterketa ere antolatu ditu: 1936 eta 2009 artean Urkiolako Igoera edota Durango-Durango Emakumeen Saria.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.