Kastrexanako zubia

eraikitako euskal ondare nabaria Barakaldon

Kastrexanako zubiak Kadagua ibaiaren gainean, Bizkaiko Barakaldo eta Bilbo udalerriei dagokien bi ibaiertzeak batzen ditu. Sorginen zubia eta Deabruaren zubia ere deritzote. Kostaldeko Done Jakue bidean dago.

Kastrexanako zubia
Mena Haranako bidea Mena Haranako bidea
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Puente del Diablo sobre el río Cadagua.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBarakaldo
Koordenatuak43°15′19″N 2°58′23″W / 43.255259°N 2.973068°W / 43.255259; -2.97306843°15′19″N 2°58′23″W / 43.255259°N 2.973068°W / 43.255259; -2.973068
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea, XV. mendea
Izenaren jatorriaDeabrua
Arkitektura
Materiala(k)Harlandua
Gurutzatzen duCadagua
Ondarea
57

Historia eta ezaugarriak[1]Aldatu

Noiz egin zen zehatz-mehatz ez badakigu ere, Lekeitioko Pedro Ortiz maisuak XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran egin zuela ematen du. XIX. mendea arte oso garrantzitsua izan zen Balmaseda eta Mena ibarrean barna Bilbo eta Gaztela arteko errege-bidearen zati baitzen. Hareharrizko harlanduz eginda dago eta erdi puntuko arku bakarra dauka. Hormabularrak ibaiertz harritsuetan bermatzen dira. Eraiki zen lehen elementua arkua da. Kasu horretan, dobelak (arkua osatzen duten piezak) ilara bikoitzean jarrita daude.

Euskal mitologiaAldatu

Deabruaren zubia izena ere eman izan zaio, elezahar batzuen arabera, Deabruak berak eraiki baitzuen. Ipuinik zaharrenak hauxe kontatzen du: Kadagua ibaiaren beste aldean bizi zen bere bihotzekoa ikustera joateko zubia behar zuen neska gazte batek. Zubi hori egitearen truk arima saldu zion Deabruari. Amaitzeko dobela bakarra falta zenean, gaztea damu zen eta oilarraren kantuak uxatu zuen deabrua. Kontuak horrela, neskak arima salbatu, zubia pasatu eta mutilagunarengana joateko aukera izan zuen.

Beste elezahar batzuek zubia Mikolas izeneko iratxo batzuek egin zutela diote. Jeinu txiki horiek harrobitik zubia ilaran jarri eta harlanduak pasatzen zizkioten elkarri.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu