Zubi Zaharra (Balmaseda)

eraikitako euskal ondare nabaria

Zubi Zaharra edo Muzako Zubia Cadagua ibaia zeharkatzen duen zubi da, Balmasedako Kristo eta San Lorenzo auzoak lotzen dituena. Hala zubiak nola bertako dorreak XV. mende erdialdetik XVI. mende hasiera arteko aldian duten jatorria, nahiz eta zubiaren oinarriko pilareak lehenagokoak izan: XIII. mende hasierakoak, segur aski[1]. 1984an monumentu historiko izendatu zuten.

Zubi Zaharra (Balmaseda)
Kultura ondasuna
Balmasedako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBalmaseda
Koordenatuak43°11′N 3°12′W / 43.19°N 3.2°W / 43.19; -3.2
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIII. mendea
Gurutzatzen duCadagua
Ondarea
BICRI-51-0005156
73

Eginkizun estrategikoak zituen ibaien gurutzaguneetan, eta, aldi berean, eginkizun fiskalak ere bazituen: zubisaria kobratzea, hiri eta norbanako askok bidaztiei Erdi Aroan ezartzen zieten ohiko zerga[2]. Erdi puntuko hiru arku ditu eta erdikoa oso garaia da. Zubi-branketako baten gainean dorretxoa du, arku gotikoko zubiaren ardatzarekiko zut doana eta angeluzuzeneko oinarri duena[3].

Herriko ikur bilakaturik, bertoko ikastolak bere izena darama.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Aristondo, Amaia Igartua. (2023-08-31). «Balmasedako Zubi Zaharra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  2. www.bizkaia.net: Muzako Zubia edo Zubi Zaharra (Balmaseda)
  3. Balmasedako Udalaren webgunea

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa