Yue txinera
Yue txinera (tradizionalean 粵語, txinera sinplifikatuan 粤语, Hanyu Pinyin sisteman yuèyǔ) hegoaldeko Txinan hitz egiten diren txineraren aldaeren artean adar nagusi bat da; Txinako hegoaldean hitz egiten da, Guangdong eta Guangxi probintzietan batez ere.
Yue txinera | |
---|---|
粵語 — 粤语 | |
![]() Yue txineraren hedadura. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Txina eta txinatar diasporan |
Hiztunak | ~56 milioi |
Eskualdea | Txina: Perla ibaiaren delta (erdialdeko Guangdong; Hong Kong eta Macau); ekialdeko eta hegoaldeko Guangxi; Hainango eskualde batzuk |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) ![]() sino-tibetar hizkuntzak txinera varieties of Chinese (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza tonala |
Alfabetoa | txinera tradizionala, Txinera sinplifikatua, written Cantonese (en) ![]() ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | yue |
Ethnologue | yue |
Glottolog | yuec1235 |
Wikipedia | zh-yue eta yue |
IETF | yue |
![]() |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Txineraren adar honi kantonera esaten zaio maiz; baina hizkuntzalariek kantonera izena adar honetako dialekto baterako gorde ohi dute: Guangzhoun (Mendebaldean antzina Kanton izenaz ezaguna), Wuzhoun, Hong Kongen eta Macaun mintzatzen den aldaerarako, hain zuzen. Aldaera horixe da adar honetako prestigiozko dialektoa.
Yue txineraren dialektoa edo berezko hizkuntza den eztabaida ez dago itxita. Txineraren beste adarren moduan, yuea arrazoi etniko, politiko eta kulturalak direla eta dialektoa jotzen dute; baina, hizkuntzalarien ustetan, yuea hizkuntza bereizi bat da, ez baitu txineraren beste aldaerekiko ahozko elkarrekiko ulergarritasuna, nahiz eta idatzian ulergarria izan.
Dialektoak
aldatuYue txinerak hainbat aldaera edo dialekto ditu[1]:
- Kantonera, guangfu (廣府話) edo yuehai (粵海話)
- Sìyì (四邑話 seiyap)
- Gaoyang (高陽話)
- Wuhua (吳化話 ngfaa)
- Goulou (勾漏話 ngaulau)
- Yongxun (邕潯話 jungcam)
- Qinlian (欽廉話 jamlim)
- Danzhou (儋州話)
- Haihua (海話)
yue |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuHizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |