Sungai Kebun Bruneiko Brunei eta Muara barrutian dagoen mukim edo azpibarruti bat da, ur azpibarrutien taldekoa. Beste bost ur azpibarrutiak bezala, herrialdeko hiriburu den Bandar Seri Begawanen bihotzean dago, Brunei ibaiaren uretan.

Saba eta Peramu ur mukim edo azpibarrutiekin egiten du muga iparraldean, Kota Batu mukim edo azpibarrutiarekin, ekialdean, Lumapas mukim edo azpibarrutiarekin, hegoaldean eta mendebaldean, eta, azkenik, Burong Pinggai Ayer ur azpibarrutiarekin mendebaldean eta iparraldean.

Herrixkak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu