Brčkoko Barrutia (serbokroazieraz latindar alfabetoan Brčko distrikt eta alfabeto zirilikoan Брчко дистрикт) Bosnia-Herzegovinako udalerri eta barruti autonomoa da.

Brčkoko Barrutia
 Bosnia-Herzegovina
Aerial photo of Brčko Bridge in 1996.jpg
Zubia Sava ibaian Bosnia-Herzegovina eta Kroaziaren artean.
Flag of Bosnia and Herzegovina.svg Coat of arms of Bosnia and Herzegovina.svg
Administrazioa
Herrialdea Bosnia-Herzegovina
Alkatea Dragan Pajić
Izen ofiziala Brčko distrikt
Брчко дистрикт
Posta kodea 76100
Herriburua Brčko Itzuli
Geografia
Koordenatuak 44° 52′ 25″ N, 18° 48′ 25″ E / 44.873611111111°N,18.806944444444°E / 44.873611111111; 18.806944444444Koordenatuak: 44° 52′ 25″ N, 18° 48′ 25″ E / 44.873611111111°N,18.806944444444°E / 44.873611111111; 18.806944444444
Brčkoko Barrutia hemen kokatua: Bosnia-Herzegovina
Brčkoko Barrutia
Brčkoko Barrutia
Brčkoko Barrutia (Bosnia-Herzegovina)
Brcko District in Bosnia and Herzegovina.svg
Azalera 493 km²
Altuera 86
Demografia
Biztanleria 87.332 bizt.
Dentsitatea 177,14 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1999ko martxoaren 5a[1]
Telefono aurrizkia (+387) 49
Ordu eremua UTC+01:00
http://www.bdcentral.net/
Barrutiko muga korapilotsuak.

Bosniako gerrak sortutako egoera politikoaren ondorioz barrutiak aldi berean estatu honetako hiru maila administratiboak betetzen ditu: baxuena (udalerria), ertaina (kantonamendu edota eskualdea) eta gorena, de facto Bosnia-Herzegovinako hirugarren entitatea delako Bosniako Serbiar Errepublika eta Bosnia-Herzegovinako Federazioarekin batera. Formalki bi entitate hauek partekatzen duten lurraldea da.

HistoriaAldatu

Eskualde honek Bosniako gerraren ondoriorik larrienak, "garbiketa etnikoa" barne, pairatu zituen; ondorioetakoa han gaur egun serbiar gehiago eta bosniako (tradizio musulmaneko eslaviarrak) eta kroaziar gutxiago bizitzea izan da. Gatazkaren amaieran gerraren aurreko Brčkoko udalerria bi entitateetan banatu zen: %48a (Brčko hiria barne) Bosniako Serbiar Errepublikara pasatu zen eta % 52a Bosnia-Herzegovinako Federaziora.

Bere kokapenagatik eztabaida iturri amaiezina zenez, gerrari amaiera emateko 1995ean sinatutako Daytongo Ituna betearazteko nazioarteko komunitateak izendatutako Bosnia-Herzegovinarako Goi Ordezkariak emandako ebazpenaren ondorioz 1999ko martxoaren 5ean Brčkoko Barrutia sortu zen. Barrutiak gerraren aurreko Brčkoko udalerri osoa hartzen du[2]. Gerra amaitu ostean Europar Batasunak presentzia diplomatikoa gorde du eremuan.

Hala ere, Daytongo Itunak ez zion Goi Ordezkariari erabaki hori hartzeko botererik ematen, Entitateen arteko muga lerroaren (Inter-Entity Boundary Line, IEBL) gaineko ika-mikak argitzeko baimena besterik ez zuelako; testuinguru honetan Serbiar Errepublika barrutia sortzearen kontra agertu zen eta Daytongo Ituna urratu zuela uste du. Egoera legala 2006an aldatu zen, IEBLi buruzko araudia eta muga lerroa bera barrutian bertan behera geratu zirelako; harrezkero barrutiko eta estatuko legeak dira nagusi Brčkon[3].

GeografiaAldatu

Barrutiaren kokapen geografikoak ekarri du gatazka iturria izatea; lekua estrategikoa da: Posavinako lur zerrendan dago eta talde bakoitzak era desberdinean ikusten du eremuari eman zaion muga:

MugakideakAldatu

  1. Ekialde eta hego-ekialdetik Bijeljinako eskualdearekin.
  2. Ipar-mendebaldetik Dobojko eskualdearekin.
  1. Iparraldeko zirrikitutik Posavinarekin.
  2. Hegoalde eta hego-mendebaldetik Tuzlarekin.

DemografiaAldatu

Biztanleriaren garapenaAldatu

1991ko biztanleen banaketaAldatu

1991n hauxe zen 87.627 biztanleen banaketa "talde etnikoari" dagokionez:

Taldea Zenbakia %
"Musulmanak" 38.617 44,06
Kroaziarrak 22.252 25,39
Serbiarrak 18.128 20,68
"Jugoslaviarrak" 5.731 6,54
Bestelakoak 2.899 3,33

1991tik ez dago errolda ofizial edota fidagarririk. Udalerria bi entitateetan banatuta egon zen garaian serbiarrak %97,5 ziren hirian baina hiru herenak Bosnia-Hezegovina eta Kroaziako beste eskualde batzuetatik alde egindako iheslariak ziren[4].

Branko Damjanac alkate ohiaren kalkuluen arabera gaur egungo biztanleen %40 serbiarrak dira, %39 bosniakoak eta %20 kroaziarrak.

PolitikaAldatu

Beste bi entitateetatik aldenduta, oso estatus berezia du; bere administrazioaren ardura bertako alkateak eta Bosnia-Herzegovinarako Goi Ordezkariaren menpean dagoen NBEk izendatutako begiraleak dute.

Barrutian hiru herriak berdin tratatuak izan daitezen, hizkuntza ofizialak "serbiera", "kroaziera" eta "bosniera" dira eta latindar alfabetoa zein zirilikoa erabiltzen dira[5]. Barrutiko bandera eta armarriak Bosnia Herzegovinakoak dira[6].

HautetsiakAldatu

Barrutiko biltzarrak 29 kide ditu (13 bosniako, 11 serbiar, 5 kroaziar)[7]:

ErreferentziakAldatu

  1. Egungo barrutia. Gerraren aurreko udalerriak zuen lurraldean oinarritutakoa.
  2. Daytongo Ituna, 2. eranskina, V artikulua.
  3. IEBLren gaineko araudiaren indargabetzea.
  4. Barrutiaren gaineko informazio orokorrak.
  5. Funtsean egoera politikoak bultzatu dituen serbokroazieraren aldaerak eta hizkuntza bera idazteko bi alfabetoak dira.
  6. Brčkoko estatusa.
  7. http://skupstinabd.ba/fajlovi/sala.pdf

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu