Bosnia-Herzegovinako Federazioa

Bosnia-Herzegovinako Federazioa (serbokroazieraz bi alfabetoetan Federacija Bosne i Hercegovine eta Федерација Босне и Херцеговине) Bosnia-Herzegovina estatu independentea osatzen duten bi entitateetakoa da, bestea Bosniako Serbiar Errepublika delarik. Banaketa hau Bosniako gerraren ostean definitu zen eta Entitateen arteko muga lerroak bereizten du; egoera politiko korapilotsuak hirugarren egitura, Brčkoko Barrutia, sortzea eragin zuen.

Federacija Bosne i Hercegovine
Федерација Босне и Херцеговине
 Bosnia-Herzegovina
Administrazioa
Estatua BIH
Izen ofizialaFederacija Bosne i Hercegovine
Federacija Bosne i Hercegovine
Федерација Босне и Херцеговине
ISO 3166-2BA-BIH
HiriburuaSarajevo
lehendakariaFadil Novalić (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°51′30″N 18°24′50″E / 43.8583°N 18.4139°E / 43.8583; 18.4139
Azalera26,110 km²
MugakideakBrčkoko Barrutia eta Bosniako Serbiar Errepublika
Demografia
Biztanleria2.219.220 (2013)
Dentsitatea117 bizt/km²
Informazio gehigarria
IzaeraBosnia-Herzegovinako azpiestatu-entitatea
Hizkuntza ofizialaBosniera, Kroaziera eta serbiera
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
www.fbihvlada.gov.ba/
1 Brčkoko Barrutia kontuan hartu gabe.

Gerran suertatutako populazio mugimenduen ondorioz Federazioan gehienbat "bosniakoak" (tradizio musulmaneko eslaviarrak) eta kroaziarrak bizi dira; horregatik batzuetan era informalean Federazio Bosniako-Kroaziarra izena ematen zaio. Serbiar Errepublikan serbiarrak dira nagusi.

Historia

aldatu

Federazioa 1994ko martxoaren 18an sinatutako Washingtongo Itunak sortu zuen, Bosniako gerraren denboran. Akordioaren arabera Bosnia-Herzegovinako Errepublikako Armadak (batez ere bosniakoek osatua) eta Kroaziar Defentsarako Kontseiluak mendean zituzten lurrak 10 kantonamendu autonomotan banatu ziren. Kantonamendu bakoitzaren osaera "talde etniko" bakar baten nagusitasuna ekiditeko egin zen, gehienetan hala gertatzen bada ere.

1995ean gobernu bosniarraren eta Bosniako kroaziarren agindupeko indar armatuek Mendebaldeko Bosniako Probintzia Autonomoa ere kontrolatzea lortu zuten. Urte bereko Daytongo Itunaren arabera Bosnia-Herzegovinako Federazioa Bosnia-Herzegovina osatzen duten bi entitateetakoa da eta estatuak duen azaleraren %51 du.

Entitateen arteko muga ezin erabat itxi eta 2000ko martxoaren 8an Brčkoko Barrutia sortu zen; eremu autonomoa da, bi entitateen lurrekin osatu zen eta Kroaziarekin mugakidea da. Gaur egun barrutia bi entitateek konpartitzen duten lurraldea da.

Gaur egun bere hiriburua, gobernua, parlamentua, presidentea, aduana eta polizia departamenduak, hegazkin konpainia (BH Airlines) eta posta sistema (de facto bi daude, "bosniakoa" eta "kroaziarra"). Lehen bere armada (Bosnia-Herzegovinako Federazioko Armada) izan zuen baina 2006ko ekainaren 6an Serbiar Errepublikako Armadarekin bat egin eta Bosnia-Herzegovinako Indar Armatuak sortu zituzten. Hasieratik bi alderdi izan dira nagusi, bosniakoen Ekintza Demokratikorako Alderdia (Stranka demokratske akcije, SDA) eta kroaziarren Bosnia-Herzegovinako Kroaziar Batasun Demokratikoa (Hrvatska demokratska zajednica, HDZ).

2010eko irailean International Crisis Groupek egindako txostenaren arabera buruzagi bosniako eta kroaziarren arteko ika-mikek Federazioan erabakiak hartzeko orduan arazo larriak egotea ekarri du eta horrek entitatea -eta ondorioz estatu osoa- ustelkeria eta ezinegon sozialaren arriskupean jarri du[1].

Geografia

aldatu

Daytongo Itunak ezarritako Entitateen arteko muga lerroak (Inter-Entity Boundary Line, IEBL) Bosnia-Herzegovinako bi entitateak banatzen ditu eta ororen buruan Bosniako gerraren amaieran zeuden gerra fronteekin bat egiten du; fronteekiko aldaketa batzuk egin ziren, batez ere mendebaldean eta Sarajevoren inguruan. IEBLren luzera 1.080 kmkoa da; lerroak ezaugarri administratiboa du eta gaur egun ez dago kontrol polizial edota militarrik.

Estatu osoan bezala, mendi ugari dago eta Dinariar Alpeak osatzen dituzten mendilerro batzuk daude. Federazioko (ez estatukoa, Serbiar Errepublikan baitago) altuena Čvrsnica mendiko Pločno tontorra (2.228 m) da.

Banaketa administratiboa

aldatu

Federazioa 10 kantonamendutan (serbokroazieraz, aldaeraren arabera kantoni -bosnieraz- edo županije -kroazieraz) banatuta dago:

 
Zkia. Kantonamendua Center Zkia. Kantonamendua Center
  I. Una-Sana Bihać   VI. Erdialdeko Bosnia Travnik
  II. Posavina Orašje   VII. Herzegovina-Neretva Mostar
  III. Tuzla Tuzla   VIII. Mendebaldeko Herzegovina Široki Brijeg
  IV. Zenica-Doboj Zenica   IX. Sarajevo Sarajevo
  V. Bosniar Podrinje Goražde   X. 10. kantonamendua[2] Livno

Biztanleriaren gehiengoa bost kantonamendutan (Una-Sana, Tuzla, Zenica-Doboj, Bosniar Podrinje eta Sarajevo) bosniakoa da eta hirutan (Posavina, Mendebaldeko Herzegovina eta 10.a) kroaziarra. Beste biak (Erdialdeko Bosnia eta Herzegovina-Neretva) "etnikoki nahasiak" dira; horren arabera "talde etniko eratzaile" guztiak babesteko prozedura legal bereziak definitu dira.

Brčkoko Barrutiaren zati inportantea ere Federazioaren barruan zegoen; orain Bosnia-Herzegovina osatzen duten bi entitateren artean partekatzen da, estatuko gobernuaren zuzeneko agindupean.

Udalerriak

aldatu
 
 
Počitelj, Mostar aldeko herriska.

Kantonamenduak udalerritan banatuta daude; gaur egun Bosnia-Herzegovinako Federazioak 79 ditu. Biztanle gehien dituztenak hauexek dira[3]:

Zkia. Udalerria Biztanleria
1. Sarajevo 304.614
2. Tuzla 174.558
3. Zenica 145.000
4. Mostar 128.488
5. Bihać 105.000
6. Travnik 75.000
7. Cazin 66.881
8. Sanski Most 60.307
9. Bosanska Krupa 58.320
10. Zavidovići 57.164
11. Lukavac 56.830
12. Gradačac 56.378
13. Kakanj 55.857
14. Gračanica 55.000
15. Živinice 54.768
16. Tešanj 52.249
17. Srebrenik 47.938
18. Bugojno 46.630
19. Velika Kladuša 44.350
20. Konjic 43.878
21. Maglaj 43.294
22. Goražde 36.496
23. Livno 32.454
24. Odžak 30.651

Brčko hiria bi entitateek partekatzen duten Brčkoko Barrutian dago.

Erabilitako ikurrak

aldatu
1996-2007 arteko armarria.

Bosnia-Herzegovinako Federazioko bandera eta armarria 2007ko martxoaren 31n Bosnia-Herzegovinako Epaitegi Konstituzionalak plazaratutako agiriaren arabera "antikonstituzionalak" dira. Arrazoi nagusia serbiarren ikurren presentziarik eza da[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. Federation of Bosnia And Herzegovina – A Parallel Crisis.
  2. Tokiko agintariek erabiltzen duten "Herzeg-Bosnia" izendapena ez da legezkoa Bosnia-Herzegovinako epaitegien arabera.
  3. Estatuko Estatistika Bulego Federala, 2008ko ekainaren 30a.
  4. Epaitegiaren ebazpena.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu