Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa

Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa Daytongo Akordioan zehaztu zen. Herrialdea bi entitate konfederatutan dago banaturik: Bosnia-Herzegovinako Federazioa —Federazio Kroaziar-Musulmana ere deitzen diote, eta lurraldearen %51 inguru hartzen du— eta Bosniako Serbiar Errepublika —lurraldearen %49 inguru hartzen du, eta herrialdeko biztanleen %40 inguru—. Bien artean dago Brčkoko Barruti Autonomoa, estrategikoki oso garrantzitsua, Bosniako Serbiar Errepublika bitan zatitzen baitu.[1] Entitate bakoitzak azpibanaketak ditu: Bosnia-Herzegovinako Federazioak kantoiak eta Bosniako Serbiar Errepublikak eskualdeak.

Map Bih entities.png
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa
Bandera Armarria Entitatea Izena bertako
hizkuntzan
Hiriburua Eremua[2]
(km²)
Biztanleria
(2013ko errolda)[2]
Hizkuntza ofiziala(k)
Flag of the Federation of Bosnia and Herzegovina (1996–2007).svg CoA of the Federation of Bosnia and Herzegovina (1996-2007).svg Bosnia-Herzegovinako Federazioa Federacija Bosne i Hercegovine Sarajevo 26.182 2.219.220 Bosniera, kroaziera eta serbiera
Flag of the Republika Srpska.svg Seal of the Republika Srpska.svg Bosniako Serbiar Errepublika Република Српска Sarajevo (ofiziala), Banja Luka (de facto) 24.617 1.170.342 Serbiera, bosniera eta kroaziera
Flag of Bosnia and Herzegovina.svg Coat of arms of Bosnia and Herzegovina.svg Brčkoko Barrutia Brčko distrikt / Брчко дистрикт Brčko 402 83.516 Bosniera, kroaziera eta serbiera

ErreferentziakAldatu

  1. Perez Zala, Ander. Batasuna lehenik. Berria egunkaria, Udako serieak, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).
  2. a b Bosnia and Herzegovina. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2020-2-1).

Kanpo estekakAldatu