Ireki menu nagusia
Da-Nang Vietnam KOMATSU-D60A-bulldozer-01.jpg

Bulldozerra ("nibelagailu" ingelesez) lur-mugimenduak edo hondeaketa-lurrak mugitzeko balio duen makina bultzatzailea da. Makinaren hortzak mugimendu bertikala ahalbidetzen badu ere, ezin ditu materialak garraiatu eta, hala, arraste bidez mugitzen ditu lurrak.

HistoriaAldatu

Lehen bulldozerrak traktoreak moldatuz sortu ziren. Ez dago argi noiz sortu ziren zehazki, baina, 1713an, Frenchman M. D'Hermandek halako traktore bat egitea proposatu zuen, ahuntzen trakzio bidezkoa. Handik hamarraldi batzuetara patentatu zuen Richard Lovell Edgeworthek sistema hura, 1770an, baina bapore bidez bultzatua. Geroagoko asmakuntzek sistema hori hobetzen lagundu zuten, hala nola George Calleyk 1826an garaturikoak: beldar-kateak gehitu zizkion sistemari, eta trakzio etengabeko sistema (continuous track system ingelesez) deitu zion. Dimitri Zagryazhskyk ere egin zuen beste proposamen bat, eta "beldar-kate mugikorrezko gurdia" deitu zion, baina ez zen paper gaineko marrazkitik gehiagora joan. Beste patente bat James Boydel-ek erregistratu zuen: "trenbide-gurpil amaigabe" bat.

Krimeako gerran (1853-1856), lehenengo aldiz erabili ziren baporez propultsatutako traktoreak. Fiodor Blinov-ek beste ibilgailu bat sortu zuen “bukaerarik gabeko errail batean mugitutako gurdia” 1877an. Nahiz eta ibilgailua zaldiz bultzatuta zegoen, hurrengo urtean ideia berdina planteatu zuten baina aldi honetan bapore bidezko propultsioarekin. Urte batzuk beranduago 1881 eta 1888 urteen artean aurretik planteatutako bapore bidezko propultsio sistema aurrera eraman eta garatu zen. Kolpekari gaineko trakzioan lan egiten zuen "pedrail wheel" sistema 1903an sotu zuen Bamah Joseph Diplock-ek. Gainera sistema berri hura eskailerak igotzeko kapaza zen. Hala ere XX. mendera arte ez ziren beldar-katezko ibilgailuak barneratu. Honen sortzailea Alvin Orlando Lombard izan zen 1901 urtean. Bapore bidez eraginda zegoen lokomotora antzeko enbor bultzatzaile bat zen. Beranduago, makina horiek barne konbultsio motorrez eraginak izaten bukatu zuten,  nahiz eta makina horiek gaur egungo emaitzekin ezberdintasun nabarmena daukaten. Lehen hortzak 1920an barneratu ziren beldar gaineko traktoreetan. Cartepillar enpresa 1925ean sortu zen eta bertan aginte hidraulikoko hortz bultzatzailea eraiki zen. Aginte hidraulikoa zuten hortz bultzatzaileek ez zuten emaitza onak izan eta honen ondorioz dibidietak, kableak etab. erabiltzen jarraitu zuten. Lehenengo bulldozer ereduak 1929an eraikitzen hasi ziren, zeina gidariak gainean esertzeko aukera zuen kabina itxi baten beharrik gabe. Gaur egungo bulldozer modelo guztiek kabina integratua daukate gidariaren segurtasunerako.

FabrikatzaileakAldatu

Fabrikatzaile nagusienak gaur egun hauek dira:

  •  Komatsu Limited
  • John Deere
  • International Harvester
  • CAT
  • Liebherr
  • Fiat-Allis
  • CASE

Elementu lagungarriakAldatu

 
Eskarifikadorea edo "ripper"

Bere hortzekin egindako lanaz aparte bulldozerrak elementu lagungarriak izan ditzake beste motako lan batzuk egiteko.

  • Eskarifikadore edo ripper: atzeko aldean sendo finkatzen den erreja (edo burdin hesi)antzeko bat da. Lur gogorretan edo lurzoru arrokatsuetan erabiltzen da hortz honek eragiten duen indarrarengatik. Lurzoruaren gogortasunaren arabera, hortz bakarra (lur gogorrenerako) edo hiru(gogortasun maila txikiagoa duten lurzoruentzako) kokatuko dira.
  • Stumper edo zanko: Arroka gogorrak puskatu edo motzondoak kentzeko bulldozerrari atzealdean jartzen zaion aho motza da.
  • Alboko garabia: Bulldozerrari egonkortasuna emateko jartzen den kontrapisua da.

ErabilerakAldatu

Bulldozerrek askotariko erabilerak izan ditzakete, bai eraikuntzan bai meatzaritzan bai indar armatuetan ere.

Bulldozerrak dituen erabilera batzuk ondorengoak dira:

  • Lursailaren luberriketa
  • Materialak bultzatu
  • Pistaren nibelazio
  • Lerro zuzeneko hondeaketak
  • Lurra kapa ezberdinetan zabaldu eta azaleko trinkotzea.
  • Betetzeak.
  • Pila edo tontorrak formatzeko.
  • Betelanak egin.
  • Beste makina batzuen edo karga handiko atoia.

ErreferentziakAldatu