Berlingo Biltzarra

Berlingo Kongresua» orritik birbideratua)

Berlingo Biltzarra[1] Berlinen, 1878ko ekainaren 13tik uztailaren 13ra izandako biltzar diplomatikoa izan zen. Bertan orduko europar sei potentzia nagusiek (Errusiar Inperioa, Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua, Frantzia, Austria-Hungaria, Italia eta Inperioa),[2] Otomandar Inperioak eta Balkanetako lau estatuek (Grezia, Serbia, Errumania eta Montenegro) parte hartu zuten. Bere helburua Balkanetako penintsulan Errusia-Turkia Gerraren ondorengo estatu eta mugak ezartzea zen. Batzarrean adostutakoak Berlingo Itunean berrestu zuten, britainiarren eta austro-hungariarren gustukoa ez zen San Stefanoko Ituna baliogabetu zuena.

Berlingo Biltzarra
Irudia
Map
Motasummit (en) Itzuli
Denbora-tarte1878ko ekainaren 13a - 1878ko uztailaren 13a
KokalekuBerlin
Hotel Kaiserhof (en) Itzuli
HerrialdeaAlemaniar Inperioa
Parte-hartzaileak

Otto von Bismarck alemaniar kantzelariaren asmoa, Biltzarra zuzendu zuena, Balkanak egonkortzea, Otomandar Inperioaren botere txikia aintzatestea eta Erresuma Batua, Errusia eta Austro-Hungariaren interesak orekatzea zen. Era berean, eskualdean errusiar eragina urritzeko eta Bulgaria Handia baten jaiotza oztopatzeko asmoak zituen. Biltzarraren ondorioz, otomandar eragina Europan gainbeheran izan zen: Bulgaria printzerri independente bilakatu zen, Ekialdeko Rumelia turkiar eskuetara itzuli zen eta baita Mazedonia ere. Turkiarrek erreformak egitea zin egin zuten.

Errumaniak erabateko independentzia bereganatu zuen: Besarabiaren zati bat Errusiari eman zion eta, horren truke, Iparraldeko Dobruja bereganatu zuen. Serbiak eta Montenegrok independentzia ere lortu zuten baina bere lurraldeak txikiagoak ziren, izan ere, Austria-Hungariak Sandžak okupatu zuen.[3] Austria-Hungariak Bosnia-Herzegovina ere bereganatu zuen eta Erresuma Batuak Zipre.

Bakea eta oreka lortzeko pausu handi bat zirudien arren, parte-hartzaile gehienak ez zeuden kontent. Bere arrangurek Balkanetako Lehen eta Bigarren Gerrak (1912–1913) eta baita Lehen Mundu Gerra (1914) eragin zituzten. Serbiak, Bulgariak eta Greziak mozkinak atera zituzten baina ez nahi zuten beste.

Otomandar Inperioa, garai haietan "Europako gaixoa" deitua, makurrarazita eta ahulduta geratu zen, bere barneko arazoen preso.

Errusiak, gerra irabazi arren, ez zuen nahi zuena lortu. Austriak lurralde asko bereganatu zituen, hegoaldeko eslaviarren atsekaberako, eta honek Bosnia-Herzegovinan tirabirak sortu zituen hamarkadetan zehar.

Bismarck errusiar nazionalisten eta paneslavisten gorrotoaren itu bilakatu zen eta Alemaniaren patua Austria-Hungaria eta Balkanekin lotu zituen.[4] Luzaroan, Errusia eta Austria-Hungaria arteko tirabirak biziagotu egin ziren, Balkanetan auzi nazionala egin zuen heinean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu