Balkanetako Lehen Gerra
Balkanetako Lehen Gerra, 1912 eta 1913 urteetan, Balkandar Liga (Bulgaria, Grezia, Montenegro eta Serbia) eta Otomandar Inperioaren artean gertatu zen gerra bat izan zen. Ligaren helburua otomandarrak Europatik kanporatu eta Balkanetako lurraldeak banatzea zen. Gerra, Inperioaren porrotarekin amaitu zen, militarki aliatuen azpitik zeena, baina hauen arteko desadostasunek, berehala, gatazka militar berri bat eragin zuten, Balkanetako Bigarren Gerra. 1912ko urriaren 8an hasi zen ofizialki eta 1913ko maiatzaren 30ean amaitu zen Londresko Itunarekin.
Balkanetako Lehen Gerra | |||
---|---|---|---|
Balkanetako Gerrak | |||
Otomandar gudarosteak Kumanovoko guduan; Serbiar armadak Mitrovica hartzean; greziar erregea eta bulgariar tsarra Tesalonikan; Bulgariar artilleria astuna. | |||
Data | 1912ko urriaren 8a – 1913ko maiatzaren 30a | ||
Lekua | Balkanak eta Egeo | ||
Emaitza | Balkandar Ligaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Serbiak, Errusiaren laguntzarekin, aliantza batzuk egin zituen Balkanetako gainontzeko nazioekin 1912an Otomandar Inperioari penintsulako bere lurraldeak kentzeko. Bulgariarekin aliantza militar bat sinatu zuen martxoaren 13an; honek Greziarekin bat egin zuen maiatzaren 29an eta Montenegrok ligarekin bat egin zuen iraila eta urria bitartean. Balkandar Ligako Otomandar Inperioaren aurkako gerra, urriaren 8an hasi zen, Novi Pazar hiriaren aurkako montenegroar eraso batekin, zeinari bulgariar erasoaldi bat jarraitu baitzitzaion Trazian. Bulgariako indarrek otomandarrak garaitu zituzten Lule-Burgasen hilaren amaieran, eta Adrianopolis setiatu zuten, inperioko hiriburua zen Konstantinoplaren aurka zihoazela. Çatalcako defentsa lerroaren aurrean gelditu ziren, hiritik hogeita hamar kilometro mendebaldera. Bitartean, serbiarrak Mazedonian eta Kosovon sartu ziren eta mendebaldetik aurrera zihoazen unitate montenegroarrekin bat egin zuten. Otomandarren 2. armada, garaitua, Albaniara erretiratu zen azaroaren hasieran; greziarrak hilaren 8an iparralderantz joan ziren eta Tesalonika hartu zuten. Aliatuek, Europan bi hilabete baino gutxiagoan destinatutako bi otomandar armadak garaitu zituzten, eta Inperioari euren lurralde balkanikoak kendu zizkieten. Abenduan sinatu zen borrokei aldi baterako amaiera eman zien armistizioa.
Bake negoziazioak Londresen hasi ziren 1912ko abenduaren erdialdean. Otomandar gobernu berriak, Turkiar Gazteek 1913ko urtarrilean inposatua, Adrianopolis kontserbatzearen erabakiak negoziazioak zapuztu egin zituen. Ondorioz, liskarrak otsailean hasi ziren berriro. Martxoan, bulgariarrak alferrik saiatu ziren Konstantinoplako defentsetan zuloa irekitzen. Bestalde, Adrianopolisi laguntza emateko otomandar saiakerek porrot egin zuten, eta hiriak martxoaren 28an kapitulatu zuen. Orduan hasi ziren berriro bake negoziazioak, eta ekainaren 10ean Londresko Ituna sinatuta amaitu ziren. Honen ondorioz, otomandarrek XV. mendetik gobernatu zuten europar lurraldeak galdu zituzten, Konstantinopla eta bere inguruak izan ezik. Hala ere, Balkandar Ligako kideen arteko desadostasunek, konkisten banaketagatik, Balkanetako Bigarren Gerra eragin zuten hilabete amaieran.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Errusiak Serbia eta Montenegro babesten ditu bere burua "Eslaviar Guztien Babesle" bezala izendatzeagatik eta Otomandar Inperioari bere gorrotoa erakusteagatik 1878ko Errusia-Turkiar Gerratik Balkanak askatu zirenetik
- ↑ Austria-Hungariak otomandarrei laguntzen die Serbiarekin dituzten harremanengatik, mugimendu paneslavistagatik. Austria-Hungariako Bosnia anexiotik, Serbiak ez zuen hegoaldeko eslaviarrekin biltzeko aukerarik izan, eta bi herrialdeen arteko tentsioak areagotu ziren, Errusia eta Montenegro barne
Bibliografia
aldatu- (Ingelesez) Çeku, Ethem. (2019). «The Policy of Serbian Expansionism, with Specific Reference to Albanians in the Decade Preceding the Balkan Wars» The International History Review 41 (1): 23-38. doi: ..
- (Ingelesez) Erickson, Edward J.. (2001). Ordered to Die: A History of the Ottoman Army in the First World War. Greenwood Press ISBN 0-313-31516-7..