Errusia-Turkia Gerra (1877–1878)
Errusia-Turkia Gerra (1877–1878)[1] (turkieraz: 1877-1878 Osmanlı-Rus Savaşı; errusieraz: Русско-турецкая война (1877—1878 гг.)) gatazka armatua izan zen, Otomandar Inperioaren eta Errusiar Inperioak zuzenduriko herrialde ortodoxo batzuen koalizioaren artekoa. Borrokak Balkanetan eta Kaukason gertatu ziren, eta XIX. mendean jaiotako nazionalismoa eta Krimeako Gerraren osteko errusiar inperialismoa izan ziren eragile nagusiak.
Errusia-Turkia Gerra (1877–1878) | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
Data | 1877ko apirilaren 24a – 1878ko martxoaren 3a | ||
Lekua | Balkanak, Kaukaso | ||
Emaitza | Errusiar garaipena San Stefanoko hitzarmena, Berlingo Biltzarra | ||
Lurralde-aldaketak | Errusiak Besarabia berreskuratzen du Errumania, Serbia eta Montenegro estatu independientea dira de facto Bulgaria independizatzen da baina Otomandar Inperioaren mendekoan dago 1912 arte | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Gerraren ondorioz, Errusiak zenbait probintzia lortu zituen Kaukason: Kars eta Batumi. Errumaniako, Serbiako eta Montenegroko printzerriek, ordurako de facto burujabetza zutenak, independentzia aldarrikatu ahal izan zuten. Otomandarren okupaziopean bost mende pasa ondoren (1396–1878), Bulgariak bere estatua berreskuratu zuen: Bulgariako Printzerria, Danubio eta Balkanen artean hedatua, Sofian hiriburu berria ezarriz. Berlingo Itunean Austria-Hungariak Bosnia-Herzegovina eta Erresuma Batuak Zipre har zitzatela erabaki zuten.
Galeria
aldatu-
Islamiar errefuxiatuak Hagia Sofian
-
Turkiar errefuxiatuak Xumenen
-
San Stefanoko hitzarmenaren sinadura
-
Osman Pasha Plevnan amore ematen
-
Shipka monumentua
-
Kaukasoko gerraren mapa
-
Bajazeteko gudua
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |