Ekialdeko auzia
Ekialdeko auzia XIX.mendean erabili izan zen termino politiko bat da. Batez ere 1821en, Greziako Independentzia Gerra hasi zenean hasi zen esamolde hau erabiltzen.
Otomandar Inperioa zatitu zenean, Balkanetan zenbait arazo nazional eta diplomatiko utzi zituen herentzia gisa. Mendebaldeko potentziak Errusiaren zabalkundearen aurka zeuden; Errusiak, bere aldetik, arrazoi erlijioso eta etnikoengatik eslaviar herrien (Serbia...) independentziaren alde egiten zuen. Horrek guztiak nazioarteko gerra sortu zuen 1854an, Krimeako gerra.
Ekialdeko Auzia XIX. mendeko nazioarteko politikaren arazo garrantzitsuenetako bat izan zen, Afrikako edo Asiako lurraldeak lortzeko menderatze inperialistak eragindako borrokekin batera.
Londresko Itunek (1913-5-39) eta Bukaresteko Itunek (1913-8-10) Balkanen zatiketa politikoa eta lurraldeen zatiketa eragin zuen. Zatiketa horren ondorioz, balkanizazio terminoa sortu zen, eta Chris Cookek termino horren definizio hau eman zuen: ≪eskualde geopolitiko bat hainbat aurkako estatutan zatitzea. Sarritan, estatu horietako batzuk atzerriko potentzien bezero dira. Esaterako, Balkanetan Lehen Mundu Gerra baino lehen gertatu zena...≫ Ordutik, antzeko fenomenoak izan diren munduko beste eremutan aplikatzen da termino hori.
Lehen Mundu Gerraren ondoren sinatutako akordioek eta itunek Balkanetako egoera konpondu zuten behin-behinean eta ondorioz, 1919an "Ekialdeko auzia" esamoldea erabiltzeari utzi zitzaion. Gerra amaitu zenean eta Otomandar Inperioa galtzaile atera zenean, gaur egungo Jugoslavia eta Turkia berria sortu zen eta beste arazo diplomatiko ezberdin batzuk sortu ziren.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |