San Stefanoko hitzarmena
(«San Stefanoko Ituna» orritik birbideratua)
San Stefanoko hitzarmena 1878ko otsailean, Errusiako eta Turkiako inperioek Balkanetako Gerrari amaiera emateko izenpetu zuten hitzarmena izan zen. Haren arabera, Errumania, Serbia, Montenegro, Bosnia, Herzegovina eta Armeniako iparraldea galdu zituen Turkiak, eta ondorioz, guztiz zabaldu zen errusiarren eragina Balkan herrietara. Errusiako inperioaren barnean geratu ziren Armeniako iparraldea eta Errumaniako Besarabia. Bestalde, Bulgaria Handira bildu nahi izan zituzten hegoaldeko herri eslaviar guztiak. Austria-Hungariak eta Britainia Handiak ez zuten horrelakorik onartu, eta lau hilabete geroago, Berlinen hitzartu zen itunak aldaketa batzuk ekarri zituen San Stefanoko hitzarmenean ipinitakoari.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Otomandar Inperioko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |