Teodoro Dublang

margolari espainiarra

Teodoro Dublang Uranga (Gasteiz, Araba, 1874ko azaroaren 9a - 1940ko urtarrilaren 11) euskal herritar margolaria zen.

Teodoro Dublang
Bizitza
JaiotzaGasteiz1874ko azaroaren 9a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1940ko urtarrilaren 11 (65 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Bizitza eta lana aldatu

Gasteizen jaio zen 1874. urtean. 10 urte zituenean umezurtz geratu zen eta bere osaba Gregorio Dublangek eta izeko Juana Tolosanak beren etxean jaso zuen. Ingeniari militar bezala Kuban kanpaina egin zuen. Bere lanbidea margolaritzarekin adostu zuen.

Ignacio Diaz de Olano margolariaren estudioan margolaritza ikasi zuen. Europatik bidaiatu zuen eta pinakoteka ugari bisitatu zituen. Madrilgo Arte Ederretako Zirkulura eta Pradoko Museora sarritan joan zen. El Greco eta Francisco Goya margolarien lanak miresten zituen. 1910eko hamarkadako erdialdera Madrilgo Salamanca auzoko Villanueva kalean estudio bat ireki zuen.

1913ko uztailean Tolosan ospatu zen Euskal Artisten Erakusketan parte hartu zuen. 1916ko abuztuan Gasteizko Langileen III. Lehiaketan parte hartu zuen. Bertan Las Conchillas del Ebro (Salinillas de Buradón), Nublado, Sol de la tarde, Salinillas de Buradón eta Estudio izeneko hiru margolan aurkeztu zituen. 1934ko abuztuan Ignacio Diaz de Olano eta bere ikasleen erakusketan parte hartu zuen. Gasteizko Arte eta Ofizio Eskolan zortzi margolan erakutsi zituen: Cabeza de estudio, Ramillete de flores, Flores al aire libre, Primavera y otoño, El Maestro (Diaz de Olanoren erretratua), Ermita de Santa Lucía, Estudio al aire libre eta Rioja alavesa.

1936ko abuztuaren 5etik abuztuaren 23ra arte Arabako Artisten Erakusketa prestatu zuen Gasteizko Arte eta Ofizio Eskolan Emilio Ibargoitiarekin batera.

Espainiako Gerra Zibilean bere lanetako asko desagertu ziren. 1940ko urtarrilaren 11n hil zen.

Kanpo loturak aldatu