Erreniega (mendilerroa)

Euskal Herriko mendilerroa

Erreniega[1] (gaztelaniaz: Sierra del Perdón eta Sierra de la Reniega) Nafarroa Garaiko mendilerro bat da, Iruñerria eta Izarbeibar bereizten dituena.[2] Gailurrik gorena Erreniega mendia da, 1.036 metrorekin. Mendilerro ezaguna da, besteak beste, bertan paratu zirelako 1994an Nafarroako lehenbiziko haize-errotak.

Erreniega
Datu orokorrak
Garaiera1.036 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak42°44′06″N 1°42′02″W / 42.735°N 1.70059°W / 42.735; -1.70059
Honen parte daNafar bidea
Pirinioaurrea
MendikateaPirinioak
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario
GaraiaOligozeno
Artikulu hau mendilerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erreniega».

Izena aldatu

Dirudienez, Erdi Aroan Errenega edo Erreniega zen mendilerroaren izena. Geroago, Andre Dona Mariari eskainitako ospitale-basilika eraiki zen Donejakue bidearen ertzean, Astraingo lurretan. Batzuek Erreniegako Andre Maria esaten zioten, Erreniegan kokaturik zegoelako; beste batzuek Perdoneko Andre Maria, hari esker erromesek erdiesten zituzten mesedeengatik. Izan ere, Compostelako Donejakue urruti zegoenez, urrutiegi erromes askorentzat, Donejakue bideko zenbait elizatan ere irabaz zitekeen Compostelako jubileoa. Pribilegio horiei perdonanza izena ematen zitzaien. Basilika eta ospitalea XIX. mendean desagertu ziren, baina orduko mendira hedatua zen izena. Nafarroan beste leku-izenekin gertatu den bezala, XIX. mendetik aurrera hagionimoa (santu-izena) leku-izen zaharra ordezkatuz joan da.[3][4]

Geografia aldatu

Erreniega Iruñerria eta Izarbeibar artean luzatzen da, ekialde-mendebalde norabidean, Jaitzeko diapirotik Alaitz mendilerroraino. Oligozeno-Miozenoko hareharriz eta konglomeratuz eraturik dago.[5] Gailurrik gorenak 1.000 metro ingurukoak dira: Erreniega (1.036 metro), Aizkibel, 1.016 metro. Mendebaldeko eta iparraldeko errekak Argara isurtzen dira, ekialdekoak Elortzera, eta hegoaldekoak Robora, azken biak Argaren adarrak.[6]

Beraskoain, Zabaltza, Zizur, Galar, Biurrun-Olkotz, Ukar, Adios, Uterga, Muruzabal, Legarda, Obanos eta Garesko lurrak hartzen ditu.

Mendiak aldatu

  1. Erreniega, 1.036 m[7][8] 42°44′02″N 1°42′07″W / 42.7338685°N 1.701866°W / 42.7338685; -1.701866
  2. Aizkibel, 1.016 m 42°43′18″N 1°41′38″W / 42.7217276°N 1.6938019°W / 42.7217276; -1.6938019
  3. Bordatxar, 1.002 m 42°43′41″N 1°41′11″W / 42.7281088°N 1.6864002°W / 42.7281088; -1.6864002
  4. Ekoiengo Gaina, 924 m 42°44′30″N 1°48′28″W / 42.7416035°N 1.8078248°W / 42.7416035; -1.8078248
  5. San Esteban, 887 m 42°44′45″N 1°48′02″W / 42.7457868°N 1.8005237°W / 42.7457868; -1.8005237
  6. Aritzdigorri, 874 m 42°44′37″N 1°49′02″W / 42.7436105°N 1.8172673°W / 42.7436105; -1.8172673
  7. Kalaberagain, 845 m 42°44′38″N 1°47′24″W / 42.7439293°N 1.7900277°W / 42.7439293; -1.7900277
  8. Ertxubia, 798 m 42°45′05″N 1°47′01″W / 42.751308°N 1.7835423°W / 42.751308; -1.7835423
  9. Elzate, 771 m 42°44′47″N 1°46′46″W / 42.7463102°N 1.779327°W / 42.7463102; -1.779327
  10. Zulozar, 759 m 42°45′36″N 1°48′43″W / 42.7600363°N 1.8120543°W / 42.7600363; -1.8120543
  11. Alto de San Cristóbal, 667 m 42°41′39″N 1°40′32″W / 42.6941152°N 1.6755926°W / 42.6941152; -1.6755926
  12. Alto del Cascajo, 625 m 42°41′58″N 1°40′14″W / 42.6995422°N 1.6706547°W / 42.6995422; -1.6706547
  13. Oritz, 558 m 42°43′55″N 1°37′31″W / 42.7319550°N 1.6254093°W / 42.7319550; -1.6254093Oritz
  14. Gatzolatz, 554 m 42°48′00″N 1°43′34″W / 42.8000761°N 1.725992°W / 42.8000761; -1.725992
  15. Alto del Monte, 551 m 42°43′43″N 1°38′59″W / 42.7286103°N 1.6497697°W / 42.7286103; -1.6497697
  16. Martxamendi, 549 m 42°46′32″N 1°47′12″W / 42.7756203°N 1.786746°W / 42.7756203; -1.786746
  17. Sansol, 533 m 42°46′03″N 1°44′41″W / 42.7674956°N 1.7447982°W / 42.7674956; -1.7447982
  18. Biribilleta, 526 m 42°46′20″N 1°48′07″W / 42.772123°N 1.8018368°W / 42.772123; -1.8018368
  19. Mendi, 518 m 42°45′21″N 1°39′19″W / 42.7558254°N 1.6552156°W / 42.7558254; -1.6552156
  20. Meaz, 513 m 42°46′59″N 1°45′47″W / 42.7829493°N 1.7630565°W / 42.7829493; -1.7630565
  21. San Jorge, 513 m 42°45′54″N 1°45′10″W / 42.7649353°N 1.7527819°W / 42.7649353; -1.7527819
  22. Santa Eulalia, 513 m 42°46′16″N 1°44′51″W / 42.7710458°N 1.7474522°W / 42.7710458; -1.7474522

Erreniegako parke eolikoa aldatu

 
Erreniegako parke eolikoa.

1994-1996 bitartean, mendilerroaren itxura erabat aldatu zen, EHN enpresak (gaur egun Acciona) Nafarroako lehenbiziko parke eolikoa bertan eraiki baitzuen. 500 kilowatteko 40 aerosorgailu kokatu ziren mendi-bizkarrean, lau kilometrotan zehar lerrokatuak, eta denera 20 megawatteko potentzia instalatu zen. Haize errota bakoitzak 40 metroko altuera zuen, eta palek, berriz, 20 metroko erradioa; beraz, urrunetik aise ikusten ziren.[9][10]

Done Jakue bidea aldatu

Done Jakue bidearen Iruñea-Gares etapak Erreniega zeharkatzen du. Zarikiegi herritik goiti 2,4 kilometroko igoera dago Erreniegako mendi lepora. Bertan Donejakue Bideko Monumentua izeneko multzo eskultorikoa dago, Vicente Galbetek egindakoa. Handik beheiti, 3,6 kilometroko jaitsiera dago Utergaraino, kontuz egin beharrekoa, bide maldatsu eta harritsua baita.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. Erreniega (mendilerroa). euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  2. Olano, José Miguel, Donézar, Miguel, Peralta de Andrés, Javier, Vicente, Ana. Estudio de las series de vegetación de la cuenca de Pamplona y Valdizarbe (Navarra, Comarca agraria III). Acta botánica barcinonensia, ISSN 0210-7597, 49. zenbakia, 2003, 325-340. orrialdeak, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  3. Belasko, Mikel. El Perdon-Erreniega (I). Nafarkaria, 1993ko uztailak 2, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  4. Belasko, Mikel. El Perdon-Erreniega (II). Nafarkaria, 1993ko uztailak 9, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  5. Perdon, sierra del. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  6. Estornés Lasa, Bernardo. Perdon. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  7. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    (mendilerroa) Erreniega (mendilerroa) (Mendikat)
  8. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
  9. Etxaide, Maider. Energia eolikoaren oraina eta geroa Euskal Herrian. Euskaldunon Egunkaria, 1996ko ekainak 2, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  10. Erreniegako parke eolikoa. turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  11. Pamplona-Puente la Reina. vivecamino.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu