Konglomeratua pikor oso larriz osatutako arroka sedimentarioa da. Pikorren tamainagatik bakoitza arroka ezberdintzat har daiteke. Pikor hauek biribilduak dira, eta angelutsuak direnean bretxa izena ematen zaio. Tamaina 2 mm baino handiagoa da.

Konglomeratu
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Konglomeratu
Arroka sedimentarioa
  • Ehunduraren arabera:
    • Parakonglomeratuak matrizez eutsiak diren arrokak dira. Matrize honek %15a osatzen du, eta harearen tamainakoa da.
    • Ortokonglomeratuak pikorrez eutsiak dira eta batez ere 256 mm baino handiagoak diren pikorrez osatua dago, matrizea %15 baino gutxiagoa delarik.
    • Matrizea guztietan desagertzen bada arroka bera desegiten da. Hala ere geroz eta matrize gehiago orduan eta ezegonkorragoa izango da.
  • Klastoen konposizioaren arabera:
    • Monomiktikoa edo Oligomiktikoa klasto mota bakarra duen konglomeratua da.
    • Polimiktikoa klasto mota ugari dituen konglomeratua da.

Arroka sedimentarioak

aldatu

Konglomeratuak hainbat arro sedimentariotan eratzen dira:

  • Ozeano hondoak: Bertan turbiditak eratzen dira. Klastoak ondo ordenaturik egoten dira, baldintza oso egonkorrak izaten dituelako.
  • Itsaso azalak: Garai batetako kostaldea eratzen dute, itsasoak irabazitako eremua baita.
  • Ibaiak: klasto biribil eta ordenatuez osaturiko konglomeratuak dira.
  • Lur barneko eremu alubialak: Ehundura latza duten klastoez osaturiko konglomeratuak dira.
  • Glaziarrak: Hauek ere klasto latzez osaturik daude.

Adibideak

aldatu

Mundu mailan badira konglomeratu formazio handien adibide ezagunak. Aipagarrienak Kataluniako Montserrat mendia, Eskoziako ekialdeko kostaldea eta Australia iparraldeko Kata Tjuta mendiak dira.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu