Enrique Fuentes Quintana

Enrique Fuentes Quintana (Carrión de los Condes, Palentzia, Espainia, 1924ko abenduaren 13a - Madril, Espainia, 2007ko ekainaren 6a) politikaria eta ekonomista izan zen. Lecciones de Hacienda Pública (1960) eta Los principios de la imposición española y problemas de su reforma (1975) obrak idatzi zituen, besteak beste.

Enrique Fuentes Quintana

Ogasun Ministroa

1977ko uztailaren 4a - 1978ko otsailaren 28a
Alfonso Osorio - Fernando Abril Martorell (en) Itzuli
Finantzetako ministroa



Espainiako senataria


katedradun

Bizitza
JaiotzaCarrión de los Condes1924ko abenduaren 13a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril2007ko ekainaren 6a (82 urte)
Heriotza modua: Alzheimerra
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Our Lady of Remembrance College (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Valladolideko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
UNED
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna

Find a Grave: 19758315 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Enrique Fuentes Quintana Carrión de los Condesen (Palentzia) jaio zen 1924ko abenduaren 13an. Aita Cristóbal Fuentes Valdés izan zuen, Sindicato Católico Agrarioko abokatua. Gaztelako klase ertaineko sendi batean jaioa, Carriongo Marista ikastetxean egin zituen oinarrizko ikasketak eta Valladolid eta Madrilen batxilergoa.

1942an Madrilgo Unibertsitatean hasi zituen Zuzenbide ikasketak eta bi urte geroago karrera sortu berria zen Ekonomia ikasten hasi zen, bi lizentziaturak aldi berean aurreratzen joan zelarik. Amaitzean, Zuzenbide fakultateko irakasle laguntzaile egin zuten[1].

1948an lortu zuen doktoretza Zuzenbide fakultatean, Salario y ocupación (la teoría keynesiana como análisis cíclico) tesia aurkeztu zuelarik. 1956an, berriz, Zientzia Politiko eta Ekonomikoetan lortu zuen gauza bera, Un ensayo de metodología económica tesia aurkeztuz.

Urte berean lortu zuen Valladolideko Unibertsitatean Ekonomia Politiko eta Ogasun Publikoko katedra eta, geroago, berriz, Ogasun Publikoa eta Zerga Zuzenbidea Madrilgo Complutense Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean.

La teoría keynesiana y su posible aplicación a la economía española tesiarekin, Francoren agintaldian estatuaren zabalkunde ekonomikoaren alde agertu ziren, eta teknokrata izenez ezagutzen ziren politikari gazteen joeran sailkatu zuten. 'Desarrollismo'aren joerari jarraituz, errentaren gaineko zergari buruzko proiektu bat prestatu zuen (1958). 1960tik 1968ra, Espainiaren ordezkari izan zen Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundean; eta Ekonomiako ministroa, Trantsizio garaian.

UNEDen Ekonomia Aplikatuaren katedradun izan zen (1978-1990) eta irakasle emeritua unibertsitate horretan 1990etik aurrera.

Madrilen hil zen 2007ko ekainaren 6an.

Lanak aldatu

Hauek dira ezagunenak:

  • El desarrollo económico en España (1973).
  • Los principios de la imposición española y los problemas de su reforma (1975).
  • La reforma fiscal y los problemas de la Hacienda Pública Española (1989).
  • Las reformas tributarias en España.Teoría, historia y propuestas (1990).
  • De peores hemos salido. Una aproximación a nuestra historia económica reciente (1993).

Erreferentziak aldatu