David Trimble (Belfast, Irlanda, 1944ko urriaren 15a - ibidem, 2022ko uztailaren 25a) politikaria izan zen. XVI. eta XVII. mendeetan Irlandan kokatu ziren britainiar etorkinen ondorengoa zen, eta gizatalde horren defendatzaile sutsua eta Britainia Handiarekin bat eginda irautearen aldekoa, irlandar katoliko nazionalisten aurrean. Ulsterreko Alderdi Unionistako (Ulster Unionist Party) kidea izan zen, eta alderdiko presidentea 1995etik 2005era arte. Ulsterreko arazo politikoa britainiar etorkinak, eskoziarrak eta ingelesak batez ere, iritsi zirenean hasi zen, XVII. mendean. Arazoa larriagotuz joan zen XX. mendean, bigarren hamarraldiaz geroztik batez ere, Irlanda bitan banatu zenetik: alde bat independentea eta beste bat, Ulster, britainiarren mendean geratu zena. Harrezkero, irlandar katoliko nazionalisten eskabideak aurrez aurre egon izan dira britainiar unionistenekin. Azken horien artean zenbait talde sortu ziren, erabat katolikoen eskabideen aurka daudenak, batzuk, eta normalizazioa bilatzen saiatzen direnak, besteak.

David Trimble

Ahotsa
Lorden Ganberako kidea

2006ko ekainaren 2a - 2022ko uztailaren 25a
Ipar Irlandako 2. Biltzarreko kidea

2003ko azaroaren 26a - 2007ko urtarrilaren 30a
Barrutia: Upper Bann (en) Itzuli
Hautetsia: 2003ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Ipar Irlandako Lehen Ministro

2001eko azaroaren 6a - 2002ko urriaren 14a
Reg Empey (en) Itzuli - Ian Paisley
Erresuma Batuko 53. Legebiltzarreko kidea

2001eko ekainaren 7a - 2005eko apirilaren 11
Barrutia: Upper Bann (en) Itzuli
Hautetsia: 2001eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Ipar Irlandako Lehen Ministro

1998ko uztailaren 1a - 2001eko uztailaren 1a
← baliorik ez - Reg Empey (en) Itzuli
Member of the 1st Northern Ireland Assembly (en) Itzuli

1998ko ekainaren 25a - 2003ko apirilaren 28a
Barrutia: Upper Bann (en) Itzuli
Hautetsia: 1998 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
Erresuma Batuko 52. Legebiltzarreko kidea

1997ko maiatzaren 1a - 2001eko maiatzaren 14a
Barrutia: Upper Bann (en) Itzuli
Hautetsia: 1997ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

1997 -
12. Leader of the Ulster Unionist Party (en) Itzuli

1995eko irailaren 8a - 2005eko ekainaren 24a
James Molyneaux, Baron Molyneaux of Killead (en) Itzuli - Reg Empey (en) Itzuli
Erresuma Batuko 51. Legebiltzarreko kidea

1992ko apirilaren 9a - 1997ko apirilaren 8a
Barrutia: Upper Bann (en) Itzuli
Hautetsia: 1992ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko 50. Legebiltzarreko kidea

1990eko maiatzaren 17a - 1992ko martxoaren 16a
Barrutia: Upper Bann (en) Itzuli
Hautetsia: 1990 Upper Bann by-election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBelfast1944ko urriaren 15a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBelfast2022ko uztailaren 25a (77 urte)
Familia
AitaWilliam Trimble
AmaIvy Trimble
Ezkontidea(k)Daphne Orr (en) Itzuli  (1978 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBelfasteko Queen's unibertsitatea Bachelor of Laws (en) Itzuli
Elizabethtown College (en) Itzuli
Bangor Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea eta barristerra
Lantokia(k)Londres
Ipar Irlanda eta Ulster
Enplegatzailea(k)Belfasteko Queen's unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaOrange Ordena
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea
Ulstergo Alderdi Unionista
davidtrimble.org

Ulsterren, Trimble Goi Ganberako kide hautatu zuten 1990eko hauteskundeetan, eta kargu horretan aritu zen 2005 arte. Ipar Irlandako Parlamentuko (Northern Ireland Assembly) kide izan zen 1998tik 2007ra arte.

Ulsterreko unionisten interesen defendatzaile sutsua izan zen, Britainia Handiarekiko lotura bere horretan mantentzearen aldekoa, katoliko nazionalisten nahien aurka. Ipar Irlandako bake-prozesua abiatu zenez geroztik, bertako partaideetako bat izan zen. Bake-prozesua Dublin eta Londresko gobernuen ekimenez hasi zen, bortxakeriarekin inola ere amaitu ezinez nekaturik. Trimbleren arazo nagusia katolikoak asetzeko moduko autonomia politikoa eta Britainia Handiarekiko lotura, bi eskabideak uztartu nahi eta ezina izan zen. Hala ere, Ipar Irlandako bake-negoziazioetan paper garrantzitsua jokatu zuen, Alderdi Unionistaren ordezkari izan zen alderdiek osatutako negoziazio-mahaian, Sinn Féin alderdia tartean zela, nahiz eta negoziazioek iraun zuten bitartean (zortzi hilabete), Sinn Féin alderdiko buruzagi zen Gerry Adamsekin zuzenean inoiz ez hitz egin.

1998ko urriaren 16an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, buruzagi nazionalista katoliko John Humerekin batera, Ipar Irlandako gatazkari irtenbide baketsua emateko egindako lanarengatik.

Ipar Irlandako lehen ministro izan zen 1998tik 2002ra arte; urte horretan Ian Paisleyk hartu zuen haren lekua.

2007tik, Alderdi Kontserbadoreko kide izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu