Arthur Griffith (irlanderaz Art Ó Griofa) (Dublin, 1872ko martxoaren 31 - Dublin, 1922ko abuztuaren 12a) irlandar lider abertzale edo nazionalista izan zen. Dáil Éireann-ean (Irlandar Legebiltzarra) biltzarkide, 1922ko Urtarriletik Abuzturako denboraldian. 1921an London-en Anglo-Irlandar Akordioa sinatu zuen Irlandar Ordezkaritzaren buru nagusia.Honen ondorio zuzenena Irlanda bitan zatikatzea izan zen.

Arthur Griffith


Teachta Dála

1922ko irailaren 9a - 1923ko abuztuaren 9a
Barrutia: Cavan (en) Itzuli
Hautetsia: 1922ko Irlandako hauteskunde orokorrak
Kanpo Harremanetarako eta Merkataritza Ministroa

1922ko uztailaren 26a - 1922ko abuztuaren 12a
George Gavan Duffy (en) Itzuli - Michael Hayes
President of Dáil Éireann (en) Itzuli

1922ko urtarrilaren 10a - 1922ko abuztuaren 12a
Éamon de Valera - William T. Cosgrave
Kanpo Harremanetarako eta Merkataritza Ministroa

1921eko abuztuaren 26a - 1922ko urtarrilaren 9a
George Noble Plunkett (en) Itzuli - George Gavan Duffy (en) Itzuli

Teachta Dála

1921eko abuztuaren 16a - 1922ko ekainaren 8a
Barrutia: Cavan (en) Itzuli
Hautetsia: 1921eko Irlandako Hauteskunde Orokorrak
Justizia eta Berdintasun Ministroa

1919ko apirilaren 2a - 1921eko abuztuaren 22a
Michael Collins - Austin Stack

Teachta Dála

1919ko urtarrilaren 21a - 1921eko maiatzaren 10a
Barrutia: East Cavan (en) Itzuli
Hautetsia: 1918ko Irlandako Hauteskunde Orokorrak
Erresuma Batuko 31. Parlamentuko kidea

1918ko abenduaren 14a - 1922ko abuztuaren 12a
Barrutia: North West Tyrone (en) Itzuli
Hautetsia: 1918ko Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak
Erresuma Batuko 31. Parlamentuko kidea

1918ko abenduaren 14a - 1922ko abuztuaren 12a
Barrutia: East Cavan (en) Itzuli
Hautetsia: 1918ko Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak
Erresuma Batuko 30. Parlamentuko kidea

1918ko ekainaren 20a - 1918ko azaroaren 25a
Barrutia: East Cavan (en) Itzuli
Hautetsia: UK Parliamentary by-election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDublin1872ko martxoaren 31
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Irlandako Estatu Askea
HeriotzaDublin1922ko abuztuaren 12a (50 urte)
Hobiratze lekuaGlasnevin hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta idazlea
Lantokia(k)Londres
Enplegatzailea(k)The United Irishmen (en) Itzuli
KidetzaIrlandar Anaitasun Errepublikarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Sinn Féin

1872ko martxoaren 31ean Dublinen jaio zen. 1899an United Irishman (Irlandar Elkartuak) aldizkariaren sortzailea izan zen, honetan irlandar idazle ospetsuenetarikoek parte hartu zutelarik, beharbada denen artean nabariena William Butler Yeats olerkaria. Griffith bera, bere editorialeen bidez United Irishman argitalpenaren literatur parte-hartzaile zuzena izan zen, beti ere irlandar autogobernuaren alde.

1902. urtean, etorkizun batean Sinn Fein alderdia bilakatuko zen erakunde bat sortu zuen. Irlanda autonomo baten aldekoa zen, baina ez Erresuma Batutik independientea.

Gaur egunez, Griffith-ek 1916ko Bazko Altxamenduan parte hartu zuenaren behin-behineko frogarik ez da existitzen. Hala eta guztiz, britaniarrek altxamenduaren babesle nagusienetakotzat jotzen zutenez Galesko Frongocheko barneratze zelaian gartzeleratu egin zuten, nahiz eta espetxeratze denboraldia laburra izan, gutxi gorabehera urte batekoa. Handik urte batetara bigarren aldiz espetxeratua izan zen inongo arrazoi legalik gabe eta soilik buruzagi abertzalea zelako argudioan oinarrituz.

1918ko Hauteskunde Orokorrak Sinn Féin-eko buru politikoak boterera eraman zituen, eta lehen Dáil edo Irlandako Biltzarrean biltzartzen ziren kideak orain Irlandako Legebiltzarreko kide berriak ziren. Hauek Éamon de Valera hautatu zuten herrialdearen lehendakari eta Griffith lehendakari-orde bezala. Britaniarren aurkako guda irekia behin-behinekoa zen.

Michael Collins-en zuzendaritzapean, irlandarrek britaniar gudarostearen aurka hasitako nekatze-guda eta gerrilak bere fruituak lortu zituen. Eta honela, 1921an britaniarrekin bakea bilatuko zuen ordezkaritzaren arduradun nagusia Griffith bilakatu zen, beti ere Irlandar Estatu Aske bat onartzeko baldintzarekin.

Nahiz eta 1922ko urtarrilean Griffith lehendakari bezala hautatua izan, boterean ongi finkatzeko ez zuen denborarik askorik izan. 1922ko abuztuaren 12an hil baitzen 50 urte zituelarik burmuin odoljario baten ondorioz. Handik gutxira irlandar guda zibil anker bat herrialdeaz erabat jabetuko zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Griffith Aldatu lotura Wikidatan