Baol erresuma (batzuetan Bawol idatzita, Woloferaz: Bawal) Senegal erdian, 1555ean Wolof (Diolof) Inperioa banatzean, sortu ziren erreinuetako bat izan zen[1].[2].Baoleko biztanleak Baol-Baol deitzen dira, Serereraren pluralerako metodoetatik eratorria.

Baol erresuma / Bawol
1549 – 1894
Monarkia
Baol (gorriz) eta inguruko herriak.
Geografia
HiriburuaLambaye
Kultura
Hizkuntza(k)Wolofera, Sererera
ErlijioaAnimisme, Islam
Historia
Wolof inperioaren suntsiketa1549
Iraungitze historikoa1894ko uztailaren 3a
Aurrekoa
Wolof Inperioa
Ondorengoa
Senegal frantzes kolonia

Gaur egungo Baol, Diourbel eskualdean kokatzen da gutxi gorabehera. Agintariak (Teigne edo Teen) Lambaye hiriburutik gobernatu zuen.

Historia aldatu

Baolen antzinako hiriburua Lambaye zen. Erregeak teigne (tègne, teeñ edo tin) titulua du.

Baol erresumaren dinastia fundatzailea wolof etniakoa zen eta Fall, abizena. Cayor erresumako dinastiaren famili berekoak ziren. Wolof inperioaren suntsiketa garaian, Baoleko teignea Niokhor Ndiaye Kouly Gnilane zen, Amary Ngone Sobel Fall Cayorreko damelaren (erregearen) osaba. Teignea hiltzean, Amary Ngone bere armadarekin Baolera joan eta bertako teigne bihurtu zen. Fall dinastia baino lehenagoko agintariak wolof herrikoak izan ziren eta lehenago mandingo eta sererak izan ziren. Azken bi hauetatik datoz, batez ere, Baol noblezia dinastiak, Baol eta Cayorreko erregeak aukeratuen iturri[3]. Amaren leinutik, Meen deiturikoa, dator dinastiaren oinordetza, errege izateko aukera ama bidezkoa izanik.

Erresumako antolaketa soziala eta politikoa Cayorren antzekoa zen. Cayor eta Baol gutxitan aritu ziren elkarlanean militarki[4]. Bi estatu horien dinastiak erlazionatuak zeuden eta gerra fratizidak ohikoak ziren.

Lat Soukaberen erregealdian zehar, XVII. mendearen bukaera eta XVIII. mende hasiera tartean, Baolek bere lurralde muga zabalenak izan zituen. Cayorren bezala, Europarrek abiarazi zuten Atzerriko Itunaren ondorioz, eskualdeak jarduera bizia izan zuen XVIII. mendean.

1854. urtean Faidherbe Senegalera iritsi zen eta lurraldea konkista garaian sartu zen[5]. Kolonizatzaileen ikuspuntutik, Baol zihurragoa izan behar zuen, batez ere kakahueteak ekoizteko eta merkaturatzeko. Baina erresumaren erresistentzia espero baino gogorragoa izan zen. Faidherbek 1859an Baolgo Teignearekin bake ituna sinatu eta bere autoritatea mugatu zuen. Frantziako merkatariak sustatzen dira eta Petite-Côten dagoen Salyko gotorleku militar baten eraikuntza baimentzen da. Beste akordio batzuk jarraituko diote honi. 1871. urtean, frantziarrek Lat Diorrekin ituna sinatu zutenean, Cayoreko damel indartsuak Baol atxikitu zuen eta Damel eta Teigne titulua bikoiztu zuen. Bere erregealdian, Baolek bere independentzia berreskuratu zuen.[6][7]

1883. urtean, Frantziak bere protektoratua zabaldu zuen Baolen, Thiéyacine Fall teignearekin sinatutako itunari esker. 1890an, eskualdeko istiluen ondorioz, kargutik kentzen dute[8]. Bere ondorengoa guztiz Frantziaren aldekoa zen.

Tanor Gogne Dieng, azken teignea, 1894ko uztailaren 3an hil zenean, ez da ordezkatzen eta Baol bi zatitan banatzen da, Mendebaldeko Baol eta Ekialdeko Baol. Data honek erresuma historikoaren amaiera markatzen du[6].

Lehenik Thiesekin bat eginda, Baolen zirkulua sortu zen 1908ko martxoaren 17an.

Baol bere zaldiengatik zen ospetsua. Arraza bereziak zituzten, lautadetako beste zaldiak baino azkarragoak eta indartsuagoak zirenak. Baol herritarrak zaldun habilak ziren. Zaldi arraza azkar eta indartsua hau, Baolen eta Wolofen eta Sererren herrien artean ohikoa, Mbayar du izena, zaldi ertaina, lerdena eta arrazakoa[9].

Biztanleria eta gizarte antolakuntza aldatu

Baoltar gehieneak wolof jatorria dute, baina badira serere eta mandiga jatorrikoak ere. Baoleko lehen biztanleak sosseak (mandinga) ziren. Fouta-Torotik etorri ziren serereek hegoaldera bultzatu zituzten XI eta XII. mendeetan. Serereak, wolofak, fulani eta Toucouleurs etnietakoak dira baoltarrak, nahasketa handiko herria izanik.[10]

Wolofek beraien gizarte mailakatua inposatu zuten baolen. Goitik behera, Geer nobleziatik teigneak aukeratzen dira, Diambor nobleak ezin dute errege izan, nekazariak gizaki libre arruntak ziren, hauen azpitik artisauak kastetan banatuak eta azkenik esklabu eta presoak.

Teignearen gortean nabarmenduen asanblada dago, herrialdeko famili aristokratikoen partaideak. Asanblada honek aukeratzen du teignea eta bere kargutik kentzeko boterea du. Teignearen ondoren, Diaraf da kargurik altuena, erregearen aholkularia da eta hau ez dagoenean ordezkatzen du.

Lurraldearen kudeaketa aldatu

Erresumak lur eremu zabal bat hartzen zuen, ozeanotik ekialderantz Diourbeleraino iristen zen, Touba eta MBacke hiriak barne. Cayor Erresumaren hegoaldean eta Sine Erresumaren iparraldean zegoen.

Baol probintziak ugariak izan ziren: hogei inguru, eta guztiak kantoietan banatuta. Kantoi bakoitzak buruzagi bat zuen, probintziako Lamana handia obeditzen zutenak. Lamana guztien buru Kangame zen eta hari ordaintzen zizkioten zergak.

Touba eta Mbacké hiriak Baolen parte ziren, bertako familiaren parte da Sheikh Ahmadou Bamba Mbacké xekea, Muridismoaren sortzailea.

Mbour eta Saly udalerriak portu eta salerosketa leku nagusiak izan ziren. Bertan, Europakoek, Baolekin negoziatzen zuten, nekazaritza, abeltzaintza, Atlantikoko merkataritza eta Arabiako goma, eta kotoia bezalako hainbat produktuetatik bizi zirenak.

Erlijioa aldatu

Baolen Wolof eta Serere gehienak thieddo tradiziokoak izan ziren. Haietako batzuek musulmanak ziren. Berdin izan zen Fulanien kasuan, bere erlijio tradizionalarekin bizi ziren. Sarakolésak, ordea, erabat islamizatu ziren, baita Toucouleursak ere. Cheikh Amadou Bambak, Sufi muride musulmanen ermandadearen sortzailea izan zena, Baolgo Wolof, Serere eta Fulanien islamizazioa ekarriko zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Republica de Senegal. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  2. Asia oriental y Africa en la edad media - Historia Universal. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  3. (Gaztelaniaz) Meillassoux, Claude. (1990). Antropología de la esclavitud: el vientre de hierro y dinero. Siglo XXI ISBN 9682316057. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  4. Cahoon, Ben. Senegal traditional states. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  5. (Frantsesez) Ndarinfo. «Qui était Louis Faidherbe?» Saint-Louis du Sénégal - Actualités, Infos et News en direct - NDARINFO (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  6. a b (Gaztelaniaz) África, Historia General de. (2013-08-12). «El reino de Waalo - Historia de Africa - Cultura de Africa» Historia de África (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  7. Destinos - Historia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  8. (Frantsesez) Rouard de Card, E.. (1897). Les traités de protectorat conclus par la France en Afrique, 1870-1895. A. Pedone.
  9. (Ingelesez) «Le cheval Mbayar dans la partie centrale du bassin arachidier Sénégalais. Résumé. Summary. Introduction. J.-P. Dehoux 1, A. Dieng 1 & A. - Law - ShareSlide.Org - The Best Way to Share & Discover Slides Powerpoint» ShareSlide.Org (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).
  10. Dutoit, Yann Picand, Dominique. SERER : definición de SERER y sinónimos de SERER (español). (Noiz kontsultatua: 2018-01-22).

Bibliografia aldatu

  • (en) Adama Guèye, « The Impact of the Slave Trade on Cayor and Baol. Mutations in Habitat and Land Occupancy », in Sylviane Anna Diouf, Fighting the Slave Trade West African Strategies, James Currey Publishers, 2003, 50-61 orrialdeak (ISBN 0852554478)
  • (en) Bernard Moitt, Peanut Production and Social Change in the Dakar Hinterland: Kajoor and Bawol, 1840-1940, University of Toronto, 1985 (Ph. D.)
  • (en) James F. Searing, "God alone is king" : Islam and emancipation in Senegal : the Wolof kingdoms of Kajoor and Bawol, 1859-1914, Heinemann : J. Currey : D. Philip, 2002
  • (fr) Bernard Delpech, Quelques données statistiques relatives au processus de formation et de segmentation des groupes résidentiels dans 10 villages sérer du Baol. Note sur la nomenclature de parenté en usage chez les Sérer du Baol, Dakar, ORSTOM, 1968, 38 o.
  • (fr) Abbé David Boilat, « Royaume de Baol », in Esquisses sénégalaises, Paris, Karthala, 1984, 61-63 o. (ISBN 2865370976)
  • (fr) Charles Becker, Les premiers recensements au Sénégal : le Sénégal Centre-Ouest et son évolution démographique (Siin, Saalum, Bawol, Pays de l'Ouest), 1981 ?
  • (fr) Jean Copans, Contes wolof du Baol, ORSTOM, 1968
  • (fr) Brahim Diop, Les sites archéologiques du Bawol. Approche ethnographique. Sites dits "protohistoriques", villages désertés ou "gent", Université de Dakar, 1985, 160 o. (Masterraren tesia)
  • (fr) Cheikh Fall, « La randonnée de Birima Fatma Thioubé », Notes africaines aldizkarian, 116 zk, 1967 urria, 124-132 o.
  • (fr) Rokhaya Fall, Le Royaume du Bawol du XVIe au XIXe siècle : pouvoir wolof et rapports avec les populations Sereer, Université de Paris 1, 1984, 349 o.. (3. zikloko tesia)
  • (fr) Adama Gueye, Les expressions matérielles du pouvoir dans l’habitat au Cayor et au Baol du XVIe au XIXe siècle. Approche ethnographique, Dakar, Université Cheikh Anta Diop, 1999, 108 o. (Masterraren tesia)
  • (fr) Adama Gueye, L’impact de la traite négrière au Cayor et au Baol : Approche historico-archéologique (1695-1854), Dakar, Université Cheikh Anta Diop, 2000, 52 o. (DEA memoria)
  • (fr) Amadou Lamine Ndiaye, Condition du paysannat dans le Baol et son adaptation à l'économie moderne, Paris, Centre de Hautes études sur l'Afrique et l'Asie modernes, 1961, 82 o.
  • (fr) Adama Ndiaye, Le Bawol Occidental Mbadaan Sandok Jegem Joobas du milieu du XIXe siècle à 1907, Dakar, Université Cheikh Anta Diop, 1989, 90 o. (Masterraren tesia)
  • (fr) Adama Ndiaye, La mise en place de l’administration coloniale française au Baol du milieu du XIXe siècle à 1925. Étude critique des sources, Dakar, Université Cheikh Anta Diop, 1990, 40 o. (DEA memoria)
  • (fr) Jean Roch, Les mourides du vieux bassin arachidier sénégalais : entretiens recueillis dans la région du Baol, Dakar, ORSTOM, 1971, 113 o.
  • (fr) Kany Samb, Baol ak Tegne Thiendella Fall, Dakar, 1969, 36 o. (teigneen biografia laburrekin)
  • Clark, Andrew F. eta Lucie Colvin Phillips,  Historical Dictionary of Senegal, Bigarren ArgitalpenaAfrican Historical Dictionaries-en 65. zbk. , (Metuchen, New Jersey: The Scarecrow Press, 1994)  74-75 orrialdeak

Kanpo estekak aldatu