Baltasar Ametzola

politikari bizkaitarra

Baltasar Gaspar Melchor Ametzola Aspizua (Izarra, Urkabustaiz, 1878ko urtarrilaren 8a - ?, 1960ko abuztuaren 23a) bilbotar enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen.

Baltasar Ametzola
Bizitza
JaiotzaUrkabustaiz1878ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1960ko abuztuaren 23a (82 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Euzko Alderdi Jeltzalea - Aberri

Biografia aldatu

Aita José Ametzola Biriga, meategietan eta trenbideetan aritu zen enpresaburua, eta ama Catalina Aspizua izan zituen. Beraz José Amezola pilotari olinpikoaren anai txikia izan zen.[1] La Cervecera del Norte enpresako presidentea, Athletic Clubeko zuzendaritzan izan zen.[2]

1911ko martxoko Hauteskundeetan Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilbo aurkeztu eta ahaldun aukeratua izan zen.

1915eko abenduan Euzkadi Buru Batzarrrak Luis Arana Goiri eta Torrerekin batera kaleratua izan zen. 1923ko urtarrilaren 14an ospatutako Aberri (EAJ) alderdiko biltzar nazionalak Euzkeldun-Batzokijarekin batzea onartu zuen, Ametzola nahiz Luis Arana Goiri azken honen ordezkariak ziren.[3]

1930eko Bergarako Akordioa eta EAJren berrelkartzearen ondoren, alderdi horretan berronartua izan zen.

Erreferentziak aldatu