Barbara Goenaga

aktore espainiarra
Bárbara Goenaga» orritik birbideratua)

Barbara Goenaga Bilbao (Donostia, Gipuzkoa, 1983ko uztailaren 20a - ) euskal herritar aktorea da.

Barbara Goenaga
Barbara Goenaga 3-19 estreno (cropped).jpg
(2008)
Bizitza
Izen osoa Bárbara Goenaga Bilbao
Jaiotza Donostia1983ko uztailaren 20a (37 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Aita Juan Luis Goenaga
Ezkontidea(k) Óscar Jaenada
Bikotekidea(k) Óscar Jaenada
Francisco Semper Pascual
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea
Nominazioak
IMDb nm0324409
barbaragoenaga.com

Juan Luis Goenaga margolari alkizarraren alaba eta Aizpea Goenaga aktore eta idazlearen iloba da.

BiografiaAldatu

Txiki-txikitatik hasi zen aktore lanetan, hiru urte baino ez zituela, izeba Aizpea Goenagarekin[1][2] batera, Juan Miguel Gutierrezek zuzendutako Bai Horixe! telesailean. Aurrerago, Euskal Telebistako hainbat sailetan hartu zuen parte: Beni eta Marini (1991), Duplex (1993) eta Goenkale[3] (1994-1999): azken horrek Euskal Herrian ezagun egin zuen, Ainhoa izeneko pertsonaiaren paperean. Sail horietako parte hartzeak euskal zinemako hainbat lanekin uztartu zuen, hala nola, Arantxa Lazkanoren Urte ilunak (1992) eta Ramon Barearen Adiós Toby, adiós (1995).

Arrakasta horren ondorioz, espainiar zineman lan egiten hasi zen, El Comisario (Telecinco, 1999), Condenadas a entenderse (Antena 3, 1999) eta Hospital Central (Telecinco, 2000) sailetan, baina benetako jauzia 2000 eta 2001 urte bitartean egin zuen, Mi dulce (2000) filmaz eta El grupo (Telecinco, 2001) telesailaz. Azken horri esker lortu zuen telebistako aktore onenari Jokulariak Saria, Euskal Aktoreen Batasunak emandakoa.

Hurrengo urteetan, antzerkian eta telebistan hainbat lan egiten segitu zuen, bai eta film labur batzuetan ere. Zinemari dagokionez, film luze gehienak 2007an egin zituen; urte hartan, La luna en botella, Anastezsi, 3:19, Oviedo Express[4] eta Kronokrimenak filmetan antzeztu zuen. 2008. urtean, besteak beste, Berri Ona eta No me pidas que te bese, porque te besaré egin zituen.

Bizitza pertsonalaAldatu

Óscar Jaenada aktorearekin 2011ko otsailean jaiotako ume bat, (Aran), izan zuen.[5] Óscar Jaenadarekin banatu eta urte batzutara, 2016an, bere bigarren semea izan zuen, Telmo[6]. Aita Borja Sémper politikaria da.[7] 2018an bikoteak bere bigarren semea izan zuen, Eliot izenekoa.

LanakAldatu

ZinemaAldatu

Film luzeakAldatu

Film laburrakAldatu

AntzerkiaAldatu

  • Cara de plata (2005)
  • Historia de una escalera (2004)
  • La enfermedad de la juventud (2003)

TelebistaAldatu

Sariak[12]Aldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Bárbara Goenaga - zona vip - biografía - La Opinión A Coruña» web.archive.org 2011-04-29 . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  2. (Gaztelaniaz) «Bárbara Goenaga biografía, filmografía» LaHiguera.net . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  3. «Berria.info - Fikziozko herririk ezagunena» web.archive.org 2011-07-16 . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  4. «Premios Goya 2008 | elmundo.es» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  5. «Óscar Jaenada y Bárbara Goenaga ya son papás» 20 minutos 2011-2-25.
  6. (Gaztelaniaz) «Barbara Goenaga luce embarazo en los Premios Cosmopolitan» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  7. (Gaztelaniaz) «Así surgió el amor entre Borja Sémper y Bárbara Goenaga» ELMUNDO 2015-02-28 . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  8. (Ingelesez) Izarren argia (2010). . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  9. «Saturrarango tragedia oroitzeko itsasargi luzea» Argia 2010-11-21 . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  10. «Eskamak kentzen ETB1: Kontserba lantegiko emakumeen gorabeherak | EiTB Eskamak kentzen» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  11. (Gaztelaniaz) Bárbara Goenaga. 2020-02-03 . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  12. «Barbara Goenaga: 'Sariek indarra ematen dute lanean gogor jarraitzeko'» Argia 2007-09-18 . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  13. a b c d «Bárbara Goenaga : Encuentros Digitales» web.archive.org 2008-05-13 . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  14. «Palmarés Ediciones anteriores» web.archive.org 2011-05-14 . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.

Kanpo loturakAldatu