Gaztea (irratia)

Gaztea Spain.svg

Gaztea (aurretik Euskadi Gaztea) euskaraz Euskal Herrirako igortzen duen musika-irrati katea da eta EITB komunikazio talde publikoa osatzen dutenetarikoa. Musika formula da irratiaren ardatz nagusia.

1990an sortu zuten, eta ordutik Edurne Ormazabal izan du koordinatzaile 2008 arte. Gaur egun, Jon Lamarka arduratzen da irratiaren koordinazioaz. Irratiak neurtzen dituen audientzien erakundeak CIES 2009 kaleratutako datuen arabera batez beste 104.000 entzule ditu GAZTEAK astelehenetik ostiralera. Batez beste 90.000 entzule astelehenetik igandera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroa Garaian. Jon Lamarkaren gidaritzapean, eta gazte esatari talde berri batekin lortu ditu bere historiako daturik honenak. 2010eko lehengo neurketan EGM enpresak ,kaleratu dituen datuen arabera. Gaztea lider da Radio formula formatuan 89.000 entzule lortu ditu, eta Los 40 Principalesek, bere lehiakide nagusiak, 84.000 mila entzule ditu EAEn. 2011ko lehengo neurketak 139.000 entzuleko kopurua eman zion EITB taldeko musika kateari.


HistoriaAldatu

Autonomiari buruzko eztabaidaren esparruan, irrati propio baten eta, oro har, euskal komunikazio-espazio baten aginteak ere indartu ziren. Aldarrikapen horien erantzun administratiboa 1982an iritsi zen, Eusko Jaurlaritzak, 1979ko Gernikako Autonomia Estatutuan oinarrituta, Euskal Irrati Telebista, EITB, sortu zuenean. Urte horretan bertan, Euskadi Irratiko emisioak abiarazi ziren, euskaraz, eta hurrengo urtean, Radio Euskadi, hasieran elebiduna eta gero gaztelaniazkoa, 1986tik aurrera. Euskal talde publikoko irrati orokorrek hamargarren urteurrena betetzen zutenean, EITBk erabaki zuen gazteei zuzendutako musika-irrati bat martxan jartzea. Ez zen apustu erraza, Ser irratiko "4Lo 40 principales" hedapen zabala baitzuten; beraz, zerbait berria eskaini behar zen.

1990eko martxoaren 21ean Euskadi Gaztea emisioa hasi zen, gaztelaniaz Bilbotik eta euskaraz Donostiatik. Bikoiztasun hori ez zen mamituko, eta 1994an gaztelaniazko emisioa ezabatu zen. Hurbiltasuna eta hizkuntza dira, beraz, haien eskaintza bereizgarria, eta 16 eta 20 urte bitarteko gazte euskaldunak erakartzea lortzen dute, baita hiztun ez direnak ere, hizkuntza ondo ezagutu gabe ere jarrai daitekeen formula erraza baita. 1996tik aurrera, gainera, esatari gazteek gidatutako eta entzuleen partaidetza duten saio arinei protagonismo berezia ematen zaie, hala nola "hi bizi haiz" eta "salgai" saioei.

Gertutasunaren ezaugarri bereizgarri horri jarraituz, hasiera batean euskal rock talde askori ahotsa emango die irratiak, izan ere, arrakasta gehien lortu dituzten taldeak dira. Talde horiek, ordura arte, tokiko irrati libreen sarean eta ibiltzen ziren. Hasierako izaera alternatibo hori aldatu egingo litzateke milurteko berrian, gaur egungo arrakasten irrati-formula (Contemporary Hit Radio) hartuta, gaur egungo gaietan oinarritua, komertzialagoa, eta gauez-orientazio alternatiboagoa duena.

2006tik aurrera erregistroa aldatu ondoren, Gaztea Irratia "Gazteentzako irrati formula" gisa deskribatu da, eta areagotu egin dira entretenimenduari eta euskararen sustapenean oinarritutako zerbitzu publikoaren funtzioari buruzko aipamenak.[1]

Harremanetarako datuakAldatu

  • Posta elektronikoko helbideak: gaztea@eitb.eus / dida@eitb.eus / baldea@eitb.eus/

Sare sozialakAldatu

  • instagram: @gaztea_irratia
  • facebook: Gaztea. didagaztea. gugaztea. topgaztea. baldea.
  • twitter: Gaztea. didagaztea. gugaztea. topgaztea. baldea.

IrratsaioakAldatu

  • Dida (Lanegunetan, 07:00 - 11:00)
  • Gu (Lanegunetan, 17:00 - 20:00)
  • Top Gaztea (Larunbata, 11:00 - 13:00)
  • B-Aldea (Lanegunetan, 20:00 - 22:00 & Igandea, 21:00 - 22:00)
  • 2Positive (Igandea, 17:00 - 20:00)
  • Boom Shaka Laka (Igandea, 22:00 - 23:00)
  • Moon Safari (Osteguna, 23:00 - 00:00)
  • Formula Gaztea

FrekuentziakAldatu

Maketa lehiaketaAldatu

1991ean Gaztea maketa lehiaketa abiatu zen, irratia sortu eta urtebetera, urtero jokatzen dena.[2] Gerora ezagun egin diren talde askoren ibilbidearen hasiera lehiaketa honetan egon zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Del Amo Castro, Ion Andoni. (2019). Lo que suena en Gaztea Irratia. Origen, evolución e influencia social de la emisora musical pública vasca. ZER- Rev. estud. comun. ISBN 1989-631X..
  2. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).

Kanpo estekakAldatu