Aviron Bayonnais (futbola)

Aviron Bayonnais (futbol taldea)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Errugbi taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aviron Bayonnais elkartea».

Aviron Bayonnais futbol taldea (euskaraz Baionako Aviron) hiri bereko futbol talde amateurra da; inoiz ez da profesionala izatera heldu. Aviron Bayonnais errugbi taldearen klub beran dago. Avironek Bilboko Athletic Klubarekin ituna sinatu zuen.[1]

Aviron Bayonnais Football Club
Ezizena(k)Les ciel et blanc
Sorrera1904 (Kluba)
1935 (Futbol saila)
Futbol zelaiaDidier Deschamps estadioa
edukiera: 3.500 lagun
PresidenteaEuskal Herria Manuel Merin
EntrenatzaileaFrantzia Erwann Lannuzel
LigaNational 3
2021-222.a
Webguneawww.avironbayonnaisfc.fr
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Frantziako Txapelketa Nazionalean (Frantziako hirugarren maila) aritu zen 2012 artean baina ordutik aurrera amateur mailetako (CFA) taldea da. Etxeko partiduak Didier Deschamps estadioan jokatu ohi ditu.

Palmaresa aldatu

Historia aldatu

 
Didier Deschamps estadioa.

1935 arte, 1904an sortutako kirol klubak ez zuen futbol saila sortu. Lau pertsonak bultzatu zuten aldaketa hau hasiaeran arraunketari eta gero errugbiari lotutako talde honetan : Georges Darhan, Owen Roe, Georges Page eta Roger Dargein.

Bigarren Mundu Gerra eta 1946an ESB sortzeko eginiko fusioren ondoren, Avirongo futbol arloak 1952an berrartu zuen aktibitatea. 1970tik 1979ra Ohorezko Mailan egon eta gero, Txapelketa Nazionalean (D4) ibili da.

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua
2002-03 5 CFA 2 1.a (igo)
2003-04 4 CFA 1.a (igo)
2004-05 3 National 11.a
2005-06 3 National 17.a (jeitsi)
2006-07 4 CFA 3.a
2007-08 4 CFA 2.a (igo)
2008-09 3 National 13.a
2009-10 3 National 11.a
2010-11 3 National 17.a
2011-12 3 National 20.a (jeitsi)
2012-13 4 CFA 17.a (jeitsi)
2013-14 5 CFA 2 12.a
2014-15 4 CFA 2 2.a (igo)
2015-16 5 CFA 15.a (jeitsi)
2016-17 4 CFA 2 9.a
2017-18 4 CFA 2 2.a
2018-19 4 National 3 7.a
2019-20 4 National 3 5.a
2020-21 4 National 3 12.a
2021-22 4 National 3 2.a
  • 2018. urtean CFA 2 maila National 3 bihurtu zen.

Antzinako futbolariak aldatu

2013-2014ko kamisetak aldatu

Lapurdum 2004 aldatu

2004an, klubeko hintxa talde batek Lapurdum 2004 izeneko peña sortu zuen. 70 lagunek osatua, peña Romorantin-Lanthenayra, Vannesera, Istresera, Erruanera, Pauera, Albira, Rodezera eta hainbat lekutara joan da Aviron bultzatzera.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu