Arthur Koestler

idazlea

Arthur Koestler, jaiotze izena Kösztler Artúr (Budapest, 1905eko irailaren 5a - Londres, 1983ko martxoaren 1a), judu jatorriko hungariar eleberrigile, kazetari eta saiakeragilea izan zen. Hungarieraz, alemanez eta, gehienbat, ingelesez idatzi zuen

Arthur Koestler

Bizitza
JaiotzaBudapest1905eko irailaren 5a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Erresuma Batua  (1945 -
HeriotzaLondres1983ko martxoaren 1a (77 urte)
Heriotza moduasuizidioa: intoxikazioa
Familia
AitaHenrik Koestler
Ezkontidea(k)Mamaine Koestler
Mamaine Koestler  (1950 -  1952)
Hezkuntza
HeziketaVienako unibertsitate teknologikoa
(1922ko iraila -
Hizkuntzakalemana
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, eleberrigilea, kazetaria, gidoilaria eta autobiografialaria
Lantokia(k)Jerusalem
Berlin
Paris eta Londres
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaHizkuntza Modernoen Elkartea
Kultura Askatasunerako kongresua
Mugimenduakazetaritza
Genero artistikoahistoria
autobiografia
Psikologia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista

IMDB: nm2371886 IBDB: 11048
iTunes: 341467954 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
Arthur Koestlerren estatua, Budapest.

Vienako unibertsitatean kazetaritzako ikasketak egin ondoren News Chronicle egunkari ingelesarentzat lan egin zuen Espainiako Gerra Zibileko kazetari gisa. Frankistek atxilo hartu zuten. Garai hartan bizitakoak eman zituen argitara Spanish Testament (1938) izenburupeko eleberrian. Alderdi Komunista utzi zuen 1937. urtean eta Europako mendebaldean eta Ameriketako Estatu Batuetan batez ere, oso ospetsu bihurtu zen Darkness at Noon (Iluntasuna eguerdian) eleberria eman zuen argitara 1940. urtean. Bertan, 1930. urteko Moskuko prozesua aipatzen du era hunkigarri batez.

Ideologiaren gerrak sortutako nahaste intelektuala eta moralaren arazoak aipatzen ditu Arrival and Departure (1943) eta Age of Longing (1951) eleberrietan. Alderdi Komunistan eman zituen urteetako gorabeherak deskribatzen ditu, bestalde, Arrow in the Blue (1952) eta The Invisible Writing (1953) obretan. Beste lan batzuk The Gladiators (1939), The Lotus and the Robot (1960) eta The Thirteenth Tribe (1976) dira.

Bizitzaren azken urteetan parapsikologiaz interesatu zen, eta gai honi buruzko lan batzuk idatzi zituen (The Roots of Coincidence 1972an eta The Challenge of Chance 1974an)

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Koestler