Bizkai (Amikuze)
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Bizkaia (argipena)»
Bizkai Labetze-Bizkai udalerriko herri bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean dagoena. Herri honek 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Bizkai | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Udalerria | Labetze-Bizkai |
Herritarra | bizkaitar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°24′10″N 1°03′28″W / 43.4028°N 1.0578°W |
Herritarrei "bizkaitar"[1] deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 40 km daude.
Izenaz
aldatuEtimologikoki Euskal Herri osoan dauden "bizkai" eta "bizkar" guztiak bezala, sinpleki "muino, mendi xume" itzulpena eman ohi zaio.
Geografia
aldatuKokapena
aldatuAmiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago, Biduzeren ezkerribarrean. Herriaren mugak hauexek dira: mendebaldean Minhurrieta errekak muga markatzen du Martxuetako lurrekin; hegoaldean Labetze udalburua dago. Biduze herriaren izena daraman zubitik zeharkatuta Ilharren gaude. Hauek guztiak herri amikuztarrak dira.
Aldiz, iparraldean Erreiti (Minhurrietak ostera ere muga egiten duela) eta Biduzeren eskuinibarrean Burgueko lurrak daude. Mende luzeetan hauxe izan da hizkuntza-muga: euskara Amikuzen eta gaskoiera, hots tokiko okzitaniera, Agaramonten nagusi.
Orografia
aldatuAltuera apaleko lurrak dira baina etengabeko gorabeherak daude. Herriska bera 63 mtan dago, Biduzeren ertzean ematen da herriko eta udalerriko punturik baxuena (22 m) eta garaiena ordea Duc izena daramana da (104 m), ekialdean.
Auzoak
aldatuSakabanatua da oso; herriska bera erdibidean dago nonbait baina iparraldean badira auzoak (Larraldia gazteluarekin, Bidegain...); berdin hegoalderantz jotzen badugu, non Salbatoreko kaperaren inguruko etxe-taldeak (Garatia, Sala, Malgoria...) dauden.
Demografia
aldatu1695eko erroldan 28 etxerekin ageri zaigu; oro har historian zehar Amikuzeko herri txikienetakoa izan da.
Errepideak
aldatuDepartamendu mailako errepide bakarra dago, D 321: hegoalderantz Labetzera eramaten gaitu, beraz Amikuzeko bihotzarekin lotzen du eta iparralderantz Agaramont eskualdearekin, hau da Bidaxunera-eta joateko. Horrekiko paraleloan, ekialdetik errepide lokal batek, herriska zeharkatu gabe, Erreitira garamatza zenbait auzori ere zerbitzua eskainiz.
Historia
aldatuHerri honetako jaunek Nafarroako erresumako bilkuretara joateko eskubidea zuten.[2]
Udalerri-aldaketak
aldatuUdalerri modernoak baino lehen, erlijio-banaketei dagokienez Frantziako Iraultza aurretik parrokia bakarra osatzen zuen Sarrikotarekin; egoera hori mantendu zen kultoa 1803an berrabiatu zenean, 1841eko udalerri-aldaketen harira parrokia-banaketa ere aldatu arte.
1841 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Labetzerekin fusionatu zen; harrezkero Labetze-Bizkairen barruan dago.
Eraikin eta toki historikoak
aldatu- Salbatore kapera. Egur polikromatuzko irudia dago, sinisdunek urteen poderioz moztua[3] (adibidez Lehen Mundu Gerran inguruko presoei zatiak bidaltzen zitazizkien); sinesmen zahar baten arabera umeek ondo ibiltzen ikas dezaten hona ekartzen zituzten beren amek. Gure garaietan oraindik mantentzen da urteroko prozesioa baina lehengo arrakastarik gabe.
- Eliz honetako arkupeetan zenbait hilarri diskoidal daude; haien artean 1628ko bat, Maistre eta Maistraise de Mendibure izenekoenak, 1684koak eta beste.
- Larralde edo Larraldiako gaztelua.
- Tuketa: aztarnategi protohistorikoa, Salbatore kaperatik 250 mra, HEra eta Bizkaiko zubitik HMra 800ra. Euskaratutako okzitaniar jatorriko lekuizena da: tuc ("muino") eta -et txikigarriak osatua; bada izen bereko beste muino bat Pettarrean.
Kultura eta hezkuntza
aldatu- Eskola aldetik, Amendüze-Unaso, Gabadi, Ilharre eta Labetze udalkidearekin batera RPI (regroupement pédagogique intercommunal, "udalerri arteko bateratze pedagogikoa") delako bat sortu zuen; hots, eskolarik gabea da.
Ekonomia
aldatuNekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |