Iñaki Sanz Azkue

Aranzadiko gipuzkoar biologoa

Iñaki Sanz Azkue edo Iñaki Sanz-Azkue (Hernani, Gipuzkoa, 1981eko abuztuaren 16a) gipuzkoar biologo eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. Zientzia-dibulgatzaile oso aktiboa izanik hainbat liburu eta dokumental argitaratu ditu, eta hiru aldiz irabazi du CAF-Elhuyar saria (2019, 2021 eta 2023).[1][2][3]

Iñaki Sanz Azkue

Bizitza
JaiotzaHernani, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, ikertzailea eta dibulgatzailea
Enplegatzailea(k)Aranzadi
Jasotako sariak

Aranzadi Zientzia Elkarteko eta UEUko kidea. Ingurumen hezkuntzako aholkulari moduan egiten du lan Gipuzkoako Berritzegune Nagusian, Hezkuntza Sailean. Eskoletako Urmaelen Sareko sortzaileetako bat ere bada.[4]

Biologo ikertzailea aldatu

Biologo moduan lantzen duen gai nagusia biodibertsitatea da, herpetologia ere hainbat arlotan aritu da. Gehien bat anfibioei eta narrastiei buruzko inbentariatze, jarraipen eta kontserbazioari loturiko proiektuetan lan egin badu ere, narrastien genetikari buruzko ikerketan ere hartu zuen esperientzia EHUko Zientzien fakultatean.[1]

Iiktiofauna edo botanika ere landu du. Hainbat landare mehatxaturi buruzko lanak burutu eta argitaratu ditu, gehientsuenak Vandenboschia speciosa iratze paleotropikalari dagozkionak.[1]

Ingurumen-hezkuntzari buruzko proiektuak koordinatu ditu, ikerkuntza-proiektuan ere bai. Irakasleentzako hainbat formazio-ikastaro eman ditu, irakasle moduan eta ingurumen aholkulari moduan lan egiteak eman dion esperientzia aprobetxatuz.[5] Besteak beste ikastaro hauek eman ditu:[4]

  • Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan? UEU, Eibar, 2023-06-30
  • Herritarrak ikerketan inplikatzen. (Hasiera Ekitaldia) UEU. Bilbo. 2023-06-14
  • Urmaelak eskolan: sortzeko pausuak eta erabilera didaktikoak. UEU. Iruñea 2022-04-30. Ane Fernandez Arrieta eta Dani Zuazagoitia Rey-Baltar-rekin batera.
  • Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza DBHko Natur Zientzietan: ingurumenari loturiko proiektuen diseinua. UEU, Iruñea, 2019-06-25. Joserra Diez Lopez-ekin batera

Dibulgatzailea aldatu

2016an hasita kolaborazio ugari izan ditu Argia astekarian, Elhuyar aldizkarian, Gara egunkariko Gaur8 gehigarrian eta Urumeako Kronikan. Gai hauek landu ditu dibulgazio-erreportaje horietan: Ingurumena, zientzia, etnografia eta ahozko ondarea.[1]

Argitalpenak aldatu

Hainbat argitalpen zientifiko[6] eta dibulgazio lan[7] argitaratu ditu eta aditua den gaiaz liburu hauek argitaratu ditu euskaraz:

  • Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak. Aranzadi 2017. Egoitz Alkorta Miranda-rekin batera.[8]
  • GURE FAUNARI ETA FLORARI BEGIRA: ORNODUNAK I Aranzadi 2021. Eñaut Agirre Goia-rekin batera.[9][10]

“Burbunak eta etsayak: Hernaniko natura eta ahozko ondareari tiraka” izeneko dokumentalaren egilea da; baita “Basoko begiak” haurrentzako album ilustratuarena ere.[2][10]

Hondarribiko naturari buruzko “Kapen” eta Euskal Herriko animaliei loturiko ”Xapoketan” karta-joko didaktikoen egilea ere bada.[2]

Sariak aldatu

  • 2023: CAF-Elhuyar saria. Zientzia-kazetaritzako artikulu onenaren saria, Gara egunkariko Gaur8-n publikaturiko “Dragoi txiki bat egongelako horman” lanarekin.[11][12]
  • 2022: Bordari eta Satarka Literatura sariak. 2022. Bordari, A mailako lehen saria "Koartza zuria" izeneko ipuinarekin.
  • 2021: Bizenta Mogel ipuin lehiaketa. 3. saria. "Bizimina" izeneko ipuinarekin.
  • 2021: CAF-Elhuyar Sariak. Zientzia-kazetaritzako artikulu onenaren saria, Gara egunkariko Gaur8-n publikaturiko “Etxeko leihoak naturaren behatoki” lanarekin.[13][14]
  • 2019: CAF-Elhuyar Saria. Zientzia-kazetaritzako artikulu onenaren saria, Argia astekarian publikaturiko “Hegaztiak, erleak, zomorroak…Sagastien zaindari txikiak” lanarekin.[15][16]
  • 2018: Bordari eta Satarka Literatura saria. Bordari, A mailako bigarren saria eta Hondarribiko ipuin onenaren saria.
  • 2017: Bordari eta Satarka Literatura sariak. Hondarribia. Hondarribiko ipuin onenaren saria.
  • 2007: IHOBE SARIA. Euskal Autonomia Erkidegoan udalerri mailan egindako bioaniztasunari buruzko 1. saria “Hernaniko natur ondarearen azterketa” izeneko lanarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Iñaki Sanz-Azkue - Biografia» www.sanz-azkue.eus (Aranzadi zientzia elkartea) (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  2. a b c Aranzadi. «Iñaki Sanz Azkue» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  3. «Ekosfera - Iñaki Sanz-Azkue gertutik» Zientzia.eus 2023-06-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  4. a b «Iñaki Sanz Azkue» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  5. (Ingelesez) Barrutia, Oihana; Ruiz-González, Aritz; Sanz-Azkue, Iñaki; Díez, José Ramón. (2022-10-03). «Secondary school students’ familiarity with animals and plants: hometown size matters» Environmental Education Research 28 (10): 1564–1583.  doi:10.1080/13504622.2022.2086689. ISSN 1350-4622. (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  6. «ResearchGate: Iñaki Sanz-Azkue» ResearchGate.
  7. «Iñaki Sanz-Azkue - Dibulgazio artikuluak» www.sanz-azkue.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  8. Azkue, Iñaki Sanz; Miranda, Egoitz Alkorta. (2017). Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak. ARANZADI ZIENTZI ELKARTEA arg ISBN 978-84-945560-6-7. (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  9. Rebeka, Ruiz(e)ko. (2021-10-11). «Fauna eta flora hizpide, liburua kaleratu dute Iñaki Sanz-Azkuek eta Eñaut Agirrek» Bidasoko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  10. a b Goikoetxea, Jakes. (2021-10-01). «Natura irakurtzen dutenak, irakurgai» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  11. Europa Press. (2023-04-26). «CAF-Elhuyar sariak banatu dira Usurbilen» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  12. Sanz Azkue, Iñaki. (2023). «Dragoi txiki bat egongelako horman» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  13. Bastida Alzuru, Jone. «Jabier Agirreri eman diote Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  14. Sanz Azkue, Iñaki. (2021). «ETXEKO LEIHOAK NATURAREN BEHATOKI» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  15. Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2019-05-16). «2019 CAF-Elhuyar sariak, ibilbide luzeko tren baten kronika» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  16. Sanz Azkue, Iñaki. «Sagastien zaindari txikiak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).

Kanpo estekak aldatu