Naut Aran Arango ekialdean dagoen udalerria da, hizkuntzaz eta kulturaz Okzitanian eta administrazioz Katalunian eta Lleidako probintzian kokatutakoa.

Naut Aran
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
Unique territorial entityArango harana
AlkateaCésar Ruiz Canela Nieto (en) Itzuli
Izen ofizialaNaut Aran
Posta kodea25598
INEk ezarritako kodea25025
HerriburuaSalardú (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°42′33″N 0°54′10″E / 42.709166666667°N 0.90277777777778°E / 42.709166666667; 0.90277777777778
Map
Azalera255.8 km²
Altuera1.267 m
MugakideakAlt Àneu, Espot, La Vall de Boí, Vilaller, Vielha e Mijaran, Canejan, Sentein, Bonac-Irazein eta Les Bordes-sur-Lez
Demografia
Biztanleria1.921 (2023)
−2 (2022)
alt_left 868 (%45,2) (%48,7) 935 alt_right
Dentsitatea7,51 bizt/km²
Etxebizitzak164
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaL
Hizkuntza ofizialaokzitaniera eta katalan
nautaran.org

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.740 biztanle zituen, eta 1.764 2016an. 225,8 km²-ko azalera du.

Baqueira Bereteko eski-estazioa bertan dago, bai eta Arties herria ere.

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Iparraldean Sentein eta Bonac udalerri frantziar okzitaniarrak (Arièja departamenduan), ekialdean Espot udalerria (Pallars Sobirà eskualdean), hegoaldean Barruera herria (La Vall de Boí udalerrian) eta Vilaller udalerria (biak ala biak Alta Ribagorça eskualdean) eta mendebaldean Vielha e Mijaran eta Canejan udalerri arandarrak.

Inguru naturala aldatu

Noguera Pallaresa ibaia bertan sortzen da, Plan de Beret-en, eta hegoalderantz Segre ibaian amaitzen da, Ebroko adarra dena. Halaber, Garona ibaia leku berean sortzen da, eta ipar-mendebalderalderantz abiatuta Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da.

Montardo (2.833 m) mendira bestela iristen da Arties herritik, Restancako aterpetxetik igarotzen. Besiberri Iparraldea (3.008 m) tontorrera ere aterpetxe horretatik irits daiteke. Halaber, Colomers (mendia) edo Gran Tuca de Colomers (2.933 m) eta izen bereko lakua (Estany de Colomers) udalerri honetan daude, Banhs de Tredòs-etik abiatuta irisgarriak direnak. Azkenik, Tuc de Mauberme (2.880 m), Tuc de Barlonguèria (2.802 m) eta Tuc de Baciver (2.644 m) ere aipatzekoak dira.

Herriak aldatu

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
* * * * * * * 859 1.129 1.087 1.444 1.740

Kultura ondarea aldatu

  • Sant Andreu de Salardú eliza erromanikoa (XII. mendekoa).
  • Santa Eulàlia d'Unha eliza erromanikoa.
  • Santa Maria d'Arties, momunmentu historiko-artistikoa, Artieseko herrigunean.
  • Sant Joan d'Arties eliza gotikoa.
  • Casa Portolà d'Arties, XVI. mendekoa, Gaspar de Portolà-ren familiakoa.
  • Montgarriko santutegi erromanikoa, Noguera Pallaresa ibaiaren ezkerraldean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu