Eper zuri
Eper zuria, elur-eperra edo lagopodo zuria (Lagopus muta) galliformes ordenako hegazti bat da, Ipar Amerikako Alaska eta Kanadan, eta Eurasia iparraldean bizi ohi dena, urkidi eta tundra eremuetan batez ere. Belarjaleak dira, baina gose garaian intsektuak ere jaten dituzte.
Eper zuri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Phasianidae |
Generoa | Lagopus |
Espeziea | Lagopus muta Montin, 1781
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Lagopus muta feces (en) |
Masa | arra: 665 g (helduen pisua) emea: 555 g (helduen pisua) |
Zabalera | 57 cm |
Errute denbora | 22 egun |
Lagopodo arrak euren haurrez arduratzen dira helduak egiten diren arte, eta haurrei arreta galarazten dienei jarrera erasokorra aurkezten die, nahiz gizakiak nahiz hartz arre bat izan.
Iparraldeko lurraldeetan garrantzia handia izan du animalia honek historia guztian zehar; hala nola, Eanodat udalerri finlandiarrean "Bizitzaren Hegaztia" ere deitua da, negu eta gerra garaian herritarrak gosez ez hiltzea lagundu baitzuen.
Taxonomia
aldatuGuztira, 20-30 azpiespezie ditu, nagusienak hurrengoak izanik:
- Lagopus muta muta (Montin, 1781), eskandinaviarra.
- Lagopus muta rupestris (Gmelin, 1789), kanadarra.
- Lagopus muta helvetica (Thienemann, 1829), alpiniara.
- Lagopus muta japonica (H. L. Clark, 1907), japoniarra.
- Lagopus muta millaisi (Hartert, 1923), eskoziarra.
Galeria
aldatu-
Lagopus muta helvetica udan
Erreferentziak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |