Tautotoponimoa (grezieratik: tauto "berdin", topos "leku" eta nomos "izen") leku bati izena emateko erabiltzen den toponimo pleonastikoa da, tokiaren izendapen geografikoa beste hizkuntza batean errepikatzen duena. Horregatik, tautotoponimoak leku jakin baten kolonizazioaren erakusgarri izaten dira.

Haranako izena elebiz, haran honetara bidea markatzen duen Aguraingo bide-seinalean.

Gure inguruko tautotoponimoen adibiderik klasikoena erdarazko Val d'Aran da (gaztelaniaz Valle de Arán), Aran euskarazko haran hitzetik bide datorrelako. Euskaldun batek errepikapenaren absurdoa argi ikusten du: Arango harana.

Xabier Kintanaren ustez, Atapuerca ere tautotoponimoa izan liteke (ate-puerta): agian, euskaldunon antzinako mendebalderako hedaduraren erakusgarria da[1].

Beste tautotoponimo batzuk

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu