Anuar as Sadat[1] (arabieraz: محمد أنور السادات‎; Muḥammad Anwar as-Sādāt; Mit Abu l-Kum, 1918ko abenduaren 25a - Kairo, 1981eko urriaren 6a), egiptoar politikari eta militarra izan zen. Egiptoko Arabiar Errepublikako hirugarren presidentea izan zen, 1970eko urriaren 15etik 1981eko urriaren 6an erahil zuten arte.

Anuar as Sadat

Ahotsa

Egiptoko Lehen Ministroa

1980ko maiatzaren 15a - 1981eko urriaren 6a
Mustafa Khalil (en) Itzuli - Hosni Mubarak

Egiptoko Lehen Ministroa

1973ko martxoaren 26a - 1974ko irailaren 25a
Aziz Sedki (en) Itzuli - Abd El Aziz Muhammad Hegazi (en) Itzuli
Egiptoko presidentea

1970eko urriaren 15a - 1971ko irailaren 2a
Egiptoko presidentea

1970eko irailaren 28a - 1970eko urriaren 15a
Egiptoko presidentea

1970eko irailaren 28a - 1981eko urriaren 6a
Gamal Abdel Nasser - Hosni Mubarak
Egiptoko presidenteordea

1969ko abenduaren 19a - 1970eko urriaren 14a
Hussein el-Shafei (en) Itzuli - Ali Sabri (en) Itzuli
speaker of the National Assembly of the United Arab Republic (en) Itzuli

1964ko martxoaren 26a - 1968ko azaroaren 12a
speaker of the National Assembly of the United Arab Republic (en) Itzuli

1960ko uztailaren 21a - 1961eko irailaren 27a
Bizitza
JaiotzaMit Abu al-Kum (en) Itzuli1918ko abenduaren 25a
HerrialdeaEgiptoko sultanerria  (1918 -  1922)
Egiptoko Erresuma  (1922 -  1953)
Egiptoko Errepublika  (1953 -  1958)
 Arabiar Errepublika Batua  (1958 -  1971)
 Egipto  (1971 -  1981)
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKairo1981eko urriaren 6a (62 urte)
Hobiratze lekuaUnknown Soldier Memorial (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
odolustea
HiltzaileaKhalid al-Islambuli (en) Itzuli
Familia
AitaMohammed Sadati
AmaSitt-Al-Barrein
Ezkontidea(k)Eqbal Madi (en) Itzuli  (1940 -  1949)
Jehan Sadat  (1949 -  1981eko urriaren 6a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEgyptian Military College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
arabiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra, estatu-politikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
KidetzaFree Officers Movement (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraEgiptoko Armada
Graduamariskal
Parte hartutako gatazkak1952ko Egiptoko Iraultza
Ipar Yemengo Gerra Zibila
Yom Kippurreko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaAlderdi Nazional Demokratikoa
Arabiar Batasun Sozialista

anwarsadat.org
IMDB: nm0755427 Allocine: 440242
Musicbrainz: a836b6d4-1e8e-4034-8907-413332420f11 Discogs: 808083 Find a Grave: 6523229 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1918ko abenduaren 25ean jaio zen Mit Abu l-Kumeko familia behartsu batean. Kairoko akademia militarrean ikasketak egin ondoren, alemaniarrei lagundu zien Bigarren Mundu Gerran britainiarrak Egiptotik egozten. Ingelesek atxilotu zuten, baina ihes egitea lortu zuen 1942an.

Ofizial Askeen Mugimenduan hartu zuen parte, 1952an Faruk erregea bota zuena, kolpe militarraren bidez. 1970ean haren laguna zen Gamal Abdel Nasser jarri zen aginpidean eta oso kargu garrantzitsuak izan zituen Sadatek: Batzar Nazionaleko lehendakariorde (1960-1968), Errepublikako presidenteorde (1964-1966; 1969-1970) eta presidente, 1970. urtean Nasser hil zenetik aurrera. Orduan, hamaika urtez, naserismotik aldendu eta alderdi anitzeko sistema ezartzeaz gain Infitah politika bultzatu zuen. Sobietarrekiko harremanak eten zituen (bertan zeuden teknikari sobietarrak egotzi zituen errepublikatik) eta erabat hurbildu zen Estatu Batuen nahietara.

1973an Yom Kippur Gerraren buruzagi nagusienetariko bat izanik, Egipton eta arabiar munduan heroi bilakatu zen. Hala ere, Israel bisitatzeak eta 1978-1979 urteetan Camp Davideko Hitzarmenak sinatzeak arabiarren gorrotoa ekarri zuen, baita sobietarren haserrea piztu ere. Alabaina, Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1978. urtean Menahem Begin lehen ministro israeldarrarekin batera[2]. 1978. urtean argitaratu zen haren autobiografia bat: In Search of Identity ("Nortasunaren bila").

1981ean hil zuten, atentatu batean, Yom Kippur Gerran lortutako garaipena oroitzeko desfilean. Israelekin sinatutako bake hitzarmenaren aurka zegoen militar islamisten talde batek egin zuen atentatua: desfileko kamioietako batetik jaitsi ziren, eta granadak jaurti zizkioten. Tiroka ere egin zioten eraso.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Egypt and Israel Sign Formal Treaty, Ending a State of War After 30 Years; Sadat and Begin Praise Carter's Role. The New York Times, nytimes.com.
  3. Berasategi Otamendi, Gorka. Faraoi militarraren ondarea. Berria egunkaria, 2020ko otsailak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-16).

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Gamal Abdel Nasser
Egiptoko presidentea
 

19701981
Ondorengoa
Sufi Abu Taleb