Riglosko malloak
Riglosko malloak Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Huescako probintziako Riglos herrian dauden mallo batzuk dira. Pirinioaurrea mendilerroan kokatzen dira, Huesca hiritik 45 kilometro ipar-mendebaldera. Bere garaierarik handiena Macizo d'os Fils (1.045 m.) mendian du, aldiz bertako amildegirik garaiena Visera amildegia da (60 m.).
Riglosko malloak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.045 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°21′05″N 0°43′27″W / 42.3514°N 0.7242°W |
Mendikatea | Pirinioaurrea |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Aragoiko udalerria | Las Peñas de Riglos |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | Jean Arlaud, 1935eko uztailaren 9a |
Ohiko bidea | Riglos herriko abiapuntua |
Erregistratutako lehenbiziko igora 1935eko uztailaren 9an Jean Arlaud frantziar mendizaleak Firé malloako postontzira gauzatutakoa izan zen. Eskalada eta mendizaletasunarentzako leku ezin egokiagoa da.