Hilario Arbelaitz
Hilario Arbelaitz (Oiartzun, Gipuzkoa, 1951ko maiatzaren 27a - ) euskal sukaldaria da.
Hilario Arbelaitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1951ko maiatzaren 27a (73 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria |
zuberoa.com |
Biografia
aldatuHogei urterekin, Ainhoako (Lapurdi) Iturri jatetxean hasi zen lanean. Urte asko eman zituen bertan eta ondoren bere jaiotetxera itzuli zen. Bere osabak eta aitak, 1940. urte inguruan, familiako baserriaren zati bat sagardotegi bihurtzea erabaki zuten. Pixkanaka Hilariok hartu zuen jatetxearen ardura eta sukaldaritzaren goi mailan kokatzen da, gaur egun, Zuberoa jatetxea. Gaur egun bera da jatetxe honetako sukaldariburua eta Jose Maria eta Eusebio Arbelaitz anaiak izaten ditu laguntzaile. Jatetxe honekin, Hilario Arbelaitzek Gastronomiako Sari Nazionala eskuratu zuen 1991. urtean, eta Euskadi Gastronomia saria, berriz, 1993an. Euskal sukaldaritzaren barruan sona handia hartu du azken urteetan Hilario Arbelaitzek.[1]
Kanpo estekak
aldatu- Zuberoa jatetxeko webgune ofiziala
- Argia astekarian egindako elkarrizketa (2005-01-09)
- «Hilario Arbelaitz sua eta eskua» Argia, 2008an ETBrentzat egindako dokumentala
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Hilario Arbelaitz sua eta eskua» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).