Almohade dinastia

Almohade» orritik birbideratua)

Almohadeen dinastia[1] berbere-musulman jatorriko dinastia bat izan zen, XII. mendean gaur egun Maroko den lurraldean sortutakoa Magreben jabeak ziren almorabideek azaldutako heterodoxiaren aurka. Izena arabierazko al-Muwahhidūn (الموحدون), hitzetik (euskaraz: «unitarioak») dator, jainkotiar bakartasunen oinarritutako bere ikuspegi fundamentalista nabarmentzeko erabilia.

Almohadeen kalifa-herria
الموَحدون
al-Muwahhidūn
1121 – 1269
Monarkia
Almohadeen kalifa-herriko bandera

Almohadeen kalifa-herriko armarria

Almohadeen lurrak 1200. urtearen inguruan
Geografia
HiriburuakMarrakex, Sevilla eta Rabat
Azalera1.621.393,5 km²
Kultura
ErlijioaSunitar Islama
Historia
Aurrekoa
Almorabideak
Ondorengoak
Mariniak
Granadako Erresuma
Abdaluadiak
Hafsidar leinua
Zilarrezko Dirham almohadea.

Historia

aldatu

Ibn Tumartek sortzaileak musulman guztiei Koranera itzultzea eskatu zuen. Jarrera honek almorabide egindakoaren aurka zegoen, hauek bere inperioko jendearen ohiturak ia ez zituztelako aldatu.

Afrikako iparraldea bereberrei esker okupatu ondoren, 1145ean Iberiar Penintsulan sartu eta taifa erresumak batzeari lotu zioten. Deitutako jihadi esker 30 urteetan, almohadeek Santarémdik Tripoliraino zihoazen inperioa lortu zuten, 1195eko Alarcosko guduan kristauak garaituz.

Nahiz eta bere imanek ahaleginak egin, almohadeek arazo asko izan zituzten Al-Andalus kontrolatzeko, batez ere Granada eta ekialdean. Bere jarrera ortodoxoak ez ziren Espainiako musulmanen gustukoak, berbereen ohituretatik urrun zegoela. XIII. mendearen hasieran Balear Uharteak eta Tunisia konkistatu zituztenean hedapen handiena lortu zuten.

Hala ere 1212ko Navas de Tolosako guduak mugimenduaren amaieraren hasiera adierazi zuen. 1216 eta 1217 artean, Banu Marinek Fezen irabazi zituzten almohadeak. 1227an Ibn Hud Murtziako emir bihurtu zen. 1229an bere adarra zen Tunisiako hafsidarrek independentzia lortu zuten.

1232an Muhammad I.ak bere burua Arjona, Jaén, Guadix eta Bazako emirtzat hartu zuen eta 1237an Granadako emir bihurtu zen. 1268an marindarrek Magreb gobernatu zuten.

Buruzagiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu