Aldo Romeo Luigi Moro (Maglie, Apulia, 1916ko irailaren 23aErroma, 1978ko maiatzaren 9a) italiar politikaria izan zen, Democrazia Cristiana alderdiko kidea. Bi aldiz izan zen Italiako lehen ministroa, 1963tik 1968ra eta 1974tik 1976ra. 1978an Brigada Gorriak talde armatuak bahitu eta hil zuen, 55 egunez gatibu eduki ondoren.

Aldo Moro

(1968)

Italiako Errepublikako diputatua

1976ko ekainaren 30a - 1978ko maiatzaren 9a
Hautetsia: 7th Legislature of Italy (en) Itzuli
Italiako Ministroen Kontseiluko Presidentea

1976ko otsailaren 12a - 1976ko uztailaren 29a
Aldo Moro - Giulio Andreotti
Italiako Ministroen Kontseiluko Presidentea

1974ko azaroaren 23a - 1976ko otsailaren 12a
Mariano Rumor - Aldo Moro
Atzerriko Arloetako ministroa

1974ko martxoaren 15a - 1974ko azaroaren 23a
Aldo Moro - Mariano Rumor
Atzerriko Arloetako ministroa

1973ko uztailaren 8a - 1974ko martxoaren 15a
Giuseppe Medici - Aldo Moro

Italiako Errepublikako diputatua

1972ko maiatzaren 17a - 1976ko uztailaren 4a
Hautetsia: 6th Legislature of Italy (en) Itzuli
Atzerriko Arloetako ministroa

1972ko otsailaren 18a - 1972ko ekainaren 26a
Aldo Moro - Giuseppe Medici
Atzerriko Arloetako ministroa

1970eko abuztuaren 6a - 1972ko otsailaren 18a
Aldo Moro - Aldo Moro
Atzerriko Arloetako ministroa

1970eko martxoaren 28a - 1970eko abuztuaren 6a
Aldo Moro - Aldo Moro
Atzerriko Arloetako ministroa

1969ko abuztuaren 6a - 1970eko martxoaren 28a
Pietro Nenni - Aldo Moro

Italiako Errepublikako diputatua

1968ko maiatzaren 29a - 1972ko maiatzaren 24a
Hautetsia: 5th Legislature of Italy (en) Itzuli
Italiako Ministroen Kontseiluko Presidentea

1966ko otsailaren 23a - 1968ko ekainaren 24a
Aldo Moro - Giovanni Leone
Atzerriko Arloetako ministroa

1965eko abenduaren 30a - 1966ko otsailaren 24a
Amintore Fanfani - Amintore Fanfani
Atzerriko Arloetako ministroa

1964ko abenduaren 28a - 1965eko martxoaren 5a
Giuseppe Saragat - Amintore Fanfani
Italiako Ministroen Kontseiluko Presidentea

1964ko uztailaren 22a - 1966ko otsailaren 23a
Aldo Moro - Aldo Moro
Italiako Ministroen Kontseiluko Presidentea

1963ko abenduaren 4a - 1964ko uztailaren 22a
Giovanni Leone - Aldo Moro

Italiako Errepublikako diputatua

1963ko maiatzaren 9a - 1968ko ekainaren 4a
Hautetsia: 4th Legislature of Italy (en) Itzuli
Hezkuntza Ministroa

1958ko uztailaren 2a - 1959ko otsailaren 16a
Aldo Moro - Giuseppe Medici

Italiako Errepublikako diputatua

1958ko ekainaren 5a - 1963ko maiatzaren 15a
Hautetsia: 3rd Legislature of Italy (en) Itzuli
Hezkuntza Ministroa

1957ko maiatzaren 20a - 1958ko uztailaren 2a
Paolo Rossi - Aldo Moro
Italian Minister of Justice (en) Itzuli

1955eko uztailaren 6a - 1957ko maiatzaren 20a
Michele De Pietro - Guido Gonella

Italiako Errepublikako diputatua

1953ko ekainaren 18a - 1958ko ekainaren 11
Hautetsia: 2nd Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1948ko apirilaren 27a - 1953ko ekainaren 24a
Hautetsia: 1st Legislature of Italy (en) Itzuli
member of the Constituent Assembly of Italy (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAldo Moro
JaiotzaMaglie1916ko irailaren 23a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1916ko irailaren 23a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1978ko maiatzaren 9a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma1978ko maiatzaren 9a (61 urte)
Hobiratze lekuagrave of Aldo Moro (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: kidnapping of Aldo Moro (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Eleonora Chiavarelli (en) Itzuli  (1945 -  1978ko maiatzaren 9a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Bari (en) Itzuli 1939) : zuzenbide
Hizkuntzakitaliera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta katedraduna
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenadomingotar
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia

IMDB: nm1377212 Find a Grave: 20912937 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Zuzenbide ikasketak amaitu ondoren irakaskuntzan eta politikan aritu zen. Alderdi demokristauaren idazkari orokorra izan zen 1959tik 1964ra eta lehendakaria 1976tik 1978ra. Behin baino gehiagotan ministro izan zen, eta lehen ministro ere izan zen 1963tik 68ra eta 1974-1976 bitarteko urteetan. Kargu hauetatik erdi-ezkerreko politika bultzatu zuen. Errepublikako lehendakari hautatu zuten, eta kargua hartu behar zuen egunean, 1978ko martxoaren 16an, Brigada Gorriek bahitu zuten. Aldo Mororen hilotza Erromako kale batean agertu zen urte bereko maiatzaren 9an.

Aldo Mororen bahitze eta hilketa

aldatu

1970eko hamarkadan eskuineko nahiz ezkerreko indakeria politikoak astindu zuen Italia. Fani kaleko sarraskia izan zen berunezko urte horietako gertaerarik hunkigarrienetakoa: 1978ko martxoaren 16an, Brigada Gorriak taldeak Aldo Moro, alderdi demokristauaren burua eta Errepublikako lehendakaria, bahitu zuen, haren bost eskoltak hil eta eta gero. Hainbat presoren askatasuna eskatzen zuten Mororen biziaren ordain. 55 eguneko bahiketa eta gero, ez zen konpontzeko modurik izan eta Brigadek hil egin zuten politikari demokristaua, izan ziren negoziazio guztiek huts egin eta gero[1].

 
Aldo Moro, gatibualdiko irudian.

Hilketa horren ostean, 1978ko maiatzaren 10ean, Francesco Cossiga barne ministroak dimisioa eman zuen. Abuztuaren 10ean, Carabinieri-en buruzagi Carlo Alberto Dalla Chiesak hartu zuen terrorismoari aurre egiteko ekintzak antolatzeko ardura (orduko lehen ministro Giulio Andreottiren erabakiz). Dalla Chiesak teknika berritzaileak erabili zituen terrorismoari aurre egiteko ikerketetan eta emaitza onak lortu zituen. Italiako agintariek gobernuaren ordezkari bidali zuten Siziliara 1982. urtean, mafiaren kontrako borrokan lan egitera, baina ez zioten inolako baliabiderik eman, ezta babes politikorik ere (barne ministro lanetan zebilenean ez bezala). Gobernuak bakar-bakarrik utzi zuen Dalla Chiesa eta 1982ko irailaren 3an Palermoko mafiak bera eta bere emazte gaztea erail zituen.

1979ko apirilaren 7an, Toni Negri, unibertsitateko irakaslea eta teoriko marxista, langileen autonomia-mugimenduen zale, espetxeratu zuten, akzioaren «egile intelektuala» izan zelakoan. Partido Radicalak bere hautes-zerrendetan sartu zuen handik urte gutxi batzuetara, eta aske atera zen. Inmunitatea kendu zioten, baina, eta Frantziara ihes egin zuen, Berunezko urteetan parte eduki zuten beste milaka italiarrekin batera, borroka armatuaren aldekoak izan, ala besterik gabe langileen antolaketa autonomoaren aldekoak eta anti-sistema izan[1].

Francesco Cossiga Errepublikako lehendakaria izatera iritsi zen, baina berriz eman zuen dimisioa, ustelkeria kasu eskandaluzkoak gertatu eta gero, zeinetan Andreotti bera eta Bettino Craxi Alderdi Sozialistako burua ere nahastuta ibili baitziren[1].

Gertakari horien azalpen ofizialetan oraindik guztiz argitu ez diren atal batzuk daude. Hogeita hamar urte geroago, Mororen alargunak salatu zuen «estatu arrazoia» nagusitu izana, benetan ezkutatzen duena Moro deserosoa zela, baita bere alderdiko kideentzako ere. Izan ere, Morok aldezten omen zuen Italiako Alderdi Komunista (PCI) demokristauekin batera gobernuan sartzea (konpromiso historikoa deitu zena). CIAk hartu zuela parte zabaldu da, PCI gobernura irits zedin saihesteko; eta gero eta zabalduago dago Brigada Gorriak manipulatu egin zituztela batetik eta bestetik, estatu gizona bizirik atera ez zedin[1].

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Aldo Moro. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentzia (Noiz kontsultatua: 2016-11-7).

Kanpo estekak

aldatu