Berotegi-efektua

Berotegi efektu» orritik birbideratua)

Berotegi-efektuanegutegi-efektua[1] izenez ere ezaguna— planeta baten atmosferatik datorren erradiazio termikoaren bidez planeta horren gainazala atmosferarik izango ez balitz baino goragoko tenperatura batera berotzen duen prozesua da. Planeta baten atmosferak eguzki-erradiazioa pasatzen uzten duenean baina lurretik datorren beroa atxikitzen duenean gertatzen da berotegi-efektua, tenperaturen igoera eragiten duena.

Eskema honek energia elkartrukea adierazten du, Lurreko eguratsaren, lurrazalaren eta espazioaren artean.

Gure planetan, berotegi-efektua atmosferan dauden berotegi-efektuko gasek (BEG) sortzen dute, batez ere ur lurrunak (eragin gehien duena), karbono dioxidoak (CO2) eta metanoak (CH4).

Efektu hori nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da: berotegiak espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak direnak, eguzkiaren beroa igarotzen uzteko eta barnean gordetzeko, landareek mikro-klima onuragarriaz goza dezaten.

Oinarrizko mekanismoa

aldatu
Eduki interaktiboa

Gauza bat gardena dela esaten da bertatik ikus daitekeelako, baina horrek ez du esan nahi izpi guztiek zeharka dezaketenik. Adibidez, beira gorri batean zehar ikus daitekeenez, gardena da, baina izpi urdinek ez dute zeharkatzen. Beira gardena da kolore guztietako argietarako, baina oso gutxi ultramore eta infragorri erradiazioetarako.

Ikus dezagun jarraian zertan datzan negutegi efektua landareak babestu eta hazteko erabiltzen diren negutegi edo berotegi industrialetan.

Negutegi baten beira gardena da kolore guztiekiko, baina ez erradiazio ultramorearekiko edo infragorriarekiko. Eguzkiaren izpiek negutegiko beira zeharkatzean, barruko objektuek edo landareek izpi horiek xurgatzen dituzte. Horren ondorioz, objektu horiek berotuko dira, eguzkiak zuzenean kanpoan jotzen dituen objektuak bezalaxe [2]

Objektu berotuek bero hori erradiazio moduan itzultzen dute, erradiazio infragorriaren moduan, hain zuzen ere. Igortzen dituzten izpi infragorri horiek, alabaina, ezin dute beira zeharkatu eta berotegitik irten, beirak ez baitio argi infragorriari pasatzen uzten. Hori dela eta, negutegi barruko tenperatura igo egiten da, izpi infragorriek barruan metatu eta geratzen baitira. Labur esanda, berotegiko beirak eguzkiaren argia barrura pasatzen uzten du, baina ez die barruko izpi infragorriei ateratzen uzten. Horrenbestez, barneko tenperatura igotzen da. Horixe da berotegi batean landareak haztearen arrazoia, nahiz eta kanpoko tenperaturak izoztuko lituzkeen. Berotegi barruan metatzen den bero gehigarriari berotegi-efektua deritzo.

Gure atmosferan, berotegi-efektuko gasek (batez ere, CO2 eta metanoa) negutegiko beiraren antzera jarduten dute: ez diete Lurreko gainazaletik datozen izpi infragorriei pasatzen uzten eta atmosfera zeharkatzen eta, horren ondorioz, planetako tenperaturak igotzen dira, negutegi barruan igotzen diren modu berean

Lurrean

aldatu

Atmosferaren zatirik handiena oxigenoz, nitrogenoz eta argonez osatuta dago. Gas horiek nahiko gardenak dira lurrazala igortzen duen argi ikusgaia eta erradiazio infragorria bero dagoenean; baina atmosferak ere karbono dioxidoa du kopuru txikian (% 0,03), argi ikusgaiarentzat gardena dena baina ez nahikoa infragorrientarako. Atmosferako karbono dioxidoak berotegiko beirak bezala egiten du lan.

Eguzkitik etorritako izpiek lurra jo eta berotzen dute, baina lurrak, hozteko, izpi horiek isladatu egiten ditu eta atmosferara berriz itzultzen ditu. Horrela lurraren energia balantzea konstante mantentzen da. Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferan meta daiteke. Horren ondorioz, atmosferan aurkitzen diren zenbait gasek edo lurrun asko duen atmosferak izpi infragorriei eutsi egiten die, eta ez die uzten espaziora ihes egiten; horrexegatik, energia balantzearen oreka apurtu egiten da, bero akumulatiboa sortu delako eta, bistan denez, berotzea areagotu.

Atmosferan kutsadura gutxiagotzeko premiazko neurriak aplikatuz bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hori, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera arrazionalagoa eginez.

Beste planeta batzuetan

aldatu

Berotegi-efektua atmosfera duten beste planeta batzuetan ere ohikoa da: adibidez, Marten edo Artizarrean. Marteren atmosferak ere karbono dioxidoa du, kopuru oso handietan (% 95), baina atmosfera hori oso mehea denez berotegi-efektua bertan oso ahula da. Artizarrak, aldiz, berotegi-efektuaren ondorioz tenperatura oso altuak ditu, muturrekoak, benetako infernu bat (400º C) sortzen dutenak (bere atmosferak —oso dentsoa— karbono dioxido ugari dauka). Nahiz eta Lurra baino hurbilago egon eguzkitik, Artizarreko muturreko tenperatura horiek, hein handi batean, berotegi-efektuaren ondorio zuzenak dira.

Berotegi-efektuko gasak (BEG)

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Berotegi-efektu gas»
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zenbateko eragina du abeltzaintzak berotegi-efektuko gasen isurian?

Berotegi-efektuan garrantzi handiena duten gasak ondoko hauek dira:

  • Karbono dioxidoa: Karbonoa atmosferaratzeko biderik arruntena erregai fosilen errekuntzaren bidezkoa baldin bada ere, badago beste bide bat deforestazioa dena. Gainera, deforestazioaren efektua bikoitza da; alde batetik basoak erretzen direnean zuhaitz eta landareek duten karbonoa CO2 moduan askatzen dutelako, eta bestetik, landareen funtzio fotosintetikoaren eragina txikiagotu egiten delako (gogoratu fotosintesiak CO2 kontsumitzen duela, eta beraz gas honen atmosferako kontzentrazioa txikitzen duela)
  • Metanoa: Gaur egun hiru dira metanoa sortzeko bide nagusiak: batetik, animalia belarjaleen puzker eta gorotzetatik; bestetik, arroz soroetatik; eta, azkenik zabortegietatik. Metanoak beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono dioxidoarena baino 30 aldiz handiagoa da.
  • Nitrogeno oxidoak: Batez ere izakiek sortzen dituzte, baina gas horiek sortzeko bide artifiziala ere badago; adibidez, basoak erretzea, ibilgailuen ihes-tutuetako gasak eta nekazariek erabilitako ongarriak. Beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono dioxidoarena baino 150 aldiz handiagoa da.
  • CFC: XX. mendera arte, atmosferak ez zuen gas hori eduki. Oraindik, gas horrek atmosferako zati txiki bat besterik ez badu kutsatu, haren eragin-ahalmena izugarria da. Ozonoa murriztu ez ezik, gas horrek beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono dioxidoarena baino hamar mila aldiz handiagoa ere bada. Iraganean hoztaile moduan erabiltzen ziren CFCak (aire egokituaren aparatuetan eta hozkailuetan), baina gaur egun haien erabilera debekatuta dago.
  • Lurrazaleko ozonoa: Airea gutxi berritzen den leku kutsatuetan sortzen da. Estratosferan dagoen ozonoak izpi ultramoreetatik babesten gaitu, baina kutsaduraren eraginez lurrazalean sortutako ozonoak, arnas arazoak sortu ez ezik, beroa harrapatzeko ahalmena duen lainoa ere sortzen du. Beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono dioxidoarena baino 2.000 aldiz handiagoa da.

Efektuaren gas eragile nagusien ehunekoak:

Eta beste hainbat, ehuneko txikiagoan:

Gas horiek espektroaren alde infragorriaren erradiazioak xurgatzen dituzte.

 
CO2 emisioa eta hozberoaren batezbestekoa azken milurtekoan

Azken mendean anhidrido karbonikoa eta beste atmosferako gas batzuen kontzentrazioa gehituz joan da gizakion aktibitateen bidez:

  • XX. mendearen hasieran landare jatorriko erretzea zela-eta (egurra eta ikatza).
  • Azken hamarkadetan, erregai fosilen erabilpen gehigarriak petrolio, ikatza eta gas naturala, energia izateko prozesu industrialen erruz.

Karbono dioxidoaren batezbesteko kontzentrazioak 275 ppm-tik gora egin du Industria Iraultzan, 315 ppm arte 1958an, bestaldetik 1996. urtean 361 ppm ziren. 2015ean 400 ppm-tik oso gertu zeuden [3]. Metanoaren maila azken ehun urteetan bikoiztu egin da, 1800. urtean 8 ppmv-ko kontzentrazioa zen eta 1992. urtean 17 ppmv-koa. Bestaldetik, oxido dinitrogenoak % 0,25 igotzen du urtero.

Berotegi-efektuan parte hartzen duten gas guztiak ez dira jatorri artifizialekoak. Badaude modu naturalean isurtzen diren gasak, esate baterako sumendien bidezkoak.

Ondorioak

aldatu

Hala ere, giza jarduerak, batez ere azken hamarkadetan eta Ipar hemisferioan, CO2 kontzentrazioa emendatu egin du eta, aldi berean, ozonoa (O3) eta beste gas batzuk arriskuan jarri. Gauzak horrela, eguzki-energia kopuru handiagoa geratzen da atmosferan harrapaturik, batez besteko tenperaturak gora egiten du eta izpi kaltegarriak errazago erortzen dira Lurrera. Hala ere, oraindik ez da frogatu tenperatura igoera horren arrazoia eta zenbait adituk zuhur jokatu nahiago dute, erlazio hori baieztatu aurretik.

 
Berotze globalaren aurreikuspena.

Horrela, berotze globala dela-eta, berotegi-efektuak oso ondorio txarrak ekar ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira, lurburuetako izotza urtu egingo dira eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko du. Horrek kostaldeko hiriak arriskuan ipin litzake eta baita milaka animaliaren bizia ere. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur litezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asmaezinak dira, baina larrienak izan litezke.

Berotegi efektua beti era negatiboan aipatzen da baina berotegi efektua fenomeno natural eta beharrezkoa da bizia mantentzeko, atmosferako gasek, batez ere ur-lurrunaren eta gas karbonikoaren (CO2) eraginez. Gas horiek eta beste batzuek eguzkitik datorren energia kalorikoa atxiki egiten dute eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke, hots, -18 °Ckoa. Horrenbestez, berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzako mehatxua, babeslea baizik. Beti ere muga batzuen artean, gizadiaren garapen industrial zentzugabekoak azken urteetan puskatu dituenak.

Beste ondorio ongarri bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da. Gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Beraz, hain kaltegarritzat hartu den negutegi-efektua landarediaren mesederako izan liteke.

Erreferentziak

aldatu
  1. Joxerra Aizpurua Sarasola: «Negutegi-efektua», Elhuyar aldizkaria, 1993.
  2. Asimov, Isaac. Oinarrizko ehun galdera zientziari buruz. Gaiak, 111-112 or..
  3. Trends in Atmospheric Carbon DioxideNOAA Earth System Research Laboratory

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu