Aiarako Jaurerria edo Aiarako Lurraldea (euskaraz: «Tierra de Ayala») Erdi Aroan eta Aiaraldean (Araba) garatutako lurraldea izan zen, Aiaratarren leinukoek kudeatutakoa.

X. mendekoak dira lehenengo aipamenak, eta Pero Lopez Aiarakoa kantzelari eta historialariak XIV. mendean "Linaje de Ayala" haren familiarekin egindako izeneko ikerketa genealogikoa utzi zuen.

XV. mendera arte, Arabako lurraldeak erakunde politiko bitan banatuta zeudenː Arriagako Kofradia eta Aiarako Jaurerria zeina lau auzok osatzen zutenː Aiarak, Amurriok, Lezamak eta Okondok.

Hizkuntzen aldetik, lurralde honetan euskara eta gaztelaniaren arteko muga egon da mendeetan zehar, eta horren lekuko hango toponimia dugu.

Aiarako Forua aldatu

1373an Fernan Perez Aiarakoa jaunak haren lurraldeko biztanleei forua eman zien Bizkaiko Foruaren antzekoa zena eta 1469an beste 16 atal berriekin eraldatu zutena. Azkenik, 1487an aiaratarrek foruari uko egin zioten Gaztelako Koroaren legeak onartuz, beste lurraldeetako arabarrek egin zuten moduan. Hala ere, Arabako Batzar Nagusietan leku garrantzitsua hartu dute XIX. mende arte, 1876an erakunde hura deuseztu zuten arte.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu