2019ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

2019ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 37.Edizioa izan zen. Urriaren 31tik azaroaren 23ra ospatu zen Soreasu Antzokian. Hala ere, Dinamoa Sormen Gunean, gaztetxean eta herriko alde zaharrean ere antzezlan batzuk egin ziren.[1]

2019ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
2019ko liburuxka osoa. Egin klik irakurtzeko
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte2019ko urriaren 31 - 2019ko azaroaren 23a
2018
2020
KokalekuAzpeitia

Euskarazko Antzerkigintzaren Topagunea izeneko jardunaldiak antolatu ziren edizio honetan, Sanagustin Kulturgunean eta Dinamoa Sormen Gunean. Bertan, euskarazko antzerkigintzaren erronkez solasteko, gabeziez hausnartzeko, ezagutzak batu eta lankidetza sareak osatzeko hainbat eragile bildu ziren egun oso batez.[2] Hain zuzen, Eusko Jaurlaritza, EHAZE, Euskal Kultur Erakundea, Euskadiko Antzoki Sarea, Nafarroako Antzoki Sarea, Azpeitiko Udala eta Kulturaz Kultur Mahaiaren Kooperatiba elkartu ziren ekimen honetan.[3]

Edizio honetan Corrado Masacciren erakusketa ere izan zen Betharram aretoan, "Irudimenarekin jolasten" izeneakoa.

2019ko Ikusleen saria Xanti Agirrezabalaren "Satiro" lanak jaso zuen[4] eta kartelaren egilea Elena Marguello izan zen, lehiaketa bidez[5].

Antzezlanak aldatu

Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
Panpina[6] Kamikaz kolektiboa Erika Olaizola Erika Olaizola Estreinaldia

Sormen Egoitza

Kanpo begirada eta idazketa orokorra: Oier Guillan

Dinamoan.

Zaldi urdina Artedrama Unai Iturriaga eta Igor Elortza Zuzendaria: Ximun Fuchs

Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga

Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide Musika: Asier Ituarte Ekoizpena: Iasone Parada
Izoztutako haizea bezala Tanttaka Rafael Herrero Zuzendaria: Fernando Bernués

Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués

Nerea Elizalde, Tania Fornieles, Koldo Olabarri Itzulpena: Aizpea Goenaga
Etxerik txikiena Yarleku Teatroa Maialen Diaz Rosa Diaz Laura Villanueva, Eva Azpilikueta Musika: Asier Fernandez, Eneko Anaut
Noa uy! Uy! Uy! Pantharrei Emilio Fdz. De Pinedo Juan Rodriguez Aristegi Idoia Ayestaran, Emilio Fdz. De Pinedo Soinu banda: Nils Personne
Satiro[7][8] Xanti Agirrezabala Xanti Agirrezabala Xanti Agirrezabala Estreinaldia

Sormen Egoitza

Ikusleen Saria

Bidelagunak: Matxalen de Pedro, Ione de la Cruz, Ane Arenas

Dinamoan.

Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak Rubik Konpainia Xabier Lopez Askasibar Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero
Orlac-en eskuak Eromen Produkzioak Ainhoa Odriozola Amancay gaztañaga Inma Izeta, Lorea Alberdi, Iñigo Dierez, Ainhoa Odriozola, Marije Izeta, Juan Alberto Gaztañaga, Mikel Ibarguren Musika: Luken Etxeberria
Gizon zoriontsuaren alkandora Teatro Paraiso Leon Tolstoi

Euskarazko bertsioa: Patxi Zubizarreta

Zuzendaria: Ramón Molins

Zuzendari laguntzailea: Begonya Ferrar

Ainara Unanue, Aitor de Quintana Musika: Antoni Tolmos
Umm… muu Maite Aizpurua Maite Aizpurua Maite Aizpurua Estreinaldia

Sormen Egoitza

Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro

Dinamoan.

Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? Pabellon 6 gazte konpainia Javier Liñera

Euskarazko itzulpena: Idoia Barrondo

Zuzendaria: Borja Ruiz

Zuzendari laguntzailea: Juana Lor

Ainhoa Artetxe, Nagore Cenizo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano, Aitor Vildosola
Simplissimus cabaret Tartean Teatroa Patxo Telleria Patxo Telleria Olatz Ganboa, Ylenia Bagiletto, Getari Etxegarai EstreinaldiaMusika: Adrián de los Ojos
Mari eta gaileta fabrika Eidabe Galder Pzalez, Itxaso Paia Olatz Gorrotxategi Ainhoa Artetxe Nagore Gonzalez Itxaso Paia
35 huts Aitziber Garmendia Miren Gojenola Esti Curiel Estreinaldia

Sormen Egoitza

Dinamoan.

Eraikitzen gaituzten hitzak Horman Poster Igor de Cuadra, Matxalen de Pedro Igor de Cuadra, Matxalen de Pedro Herriko gazteak Gaztetxean
Lapur minak CIA Tornado Angel Mirou Pablo Ibarluzea Patricia Urrutia, Aitor Fernandino, Paco Revueltas, Ion Zumelaga

Eskola antzerkiak aldatu

Antzezlana Ikastetxe edo Taldea
Gaixo tranpatiak Beasaingo Andramendi Ikastola
Lan baten bila
Amonaren urtebetetzea
“Eskalopentra” ipuin musikatua Amezketa Zumadi Herri Ikastetxea
“Makilakixki” Bertso antzeztua
Elkar ezin ikusi
Hondamendia Azpeitiko haur eta nerabeen antzerki taldea
Urrutiko gizakiak
ETB parody Kukuka antzerki eskola
Sirenatxoa Bermeo Sagrado Corazon
Peter Pan
Ederra eta piztia
Ongi etorri Azpeitiko Ikastola Ikasberri
Etxepean sorpresa

Erreferentziak aldatu

  1. «30 antzezlan eta lau estreinaldi, Euskal Antzerki Topaketen menuan - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
  2. Garate, Miren. «30 antzezlaneko egitaraua Azpeitiko topaketetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
  3. Hitza, Urola Kostako. (2019-11-14). «Euskal Antzerkiaren Lekua egun osoko topaketa egingo dute azaroaren 21ean, Azpeitian» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  4. «Xanti Agirrezabalaren 'Satiro' lanak irabazi du aurtengo Antzerki Topaketetako ikusleen saria - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  5. Hitza, Urola Kostako. (2019-06-21). «Elena Marguello: "Sekula ez nuen kartelik aurkeztu lehiaketa batera"» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  6. «Panpinaren itzal bi - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
  7. «Xanti Agirrezabala: "Besteen gorputzei begiratzen diegu, baina gurearekin ahazten gara" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
  8. «Xanti Agirrezabala: "Jendeak susto handia hartu zuen 'Satiro'-rekin, etxetik hasita" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).

Kanpo estekak aldatu