1908ko Home Nations Txapelketa

1908ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hogeita seigarren ekitaldia izan zen. 1908ko urtarrilaren 18an hasi eta martxoaren 21ean bukatu zen. Gales izan zen txapelduna partida guztiak irabazita[1]. Lehenengo Slam Nagusia titulua eskuratu zuen.

1908ko Home Nations Txapelketa
Datak 1908ko urtarrilaren 18tik
martxoaren 21era
Txapelduna Gales Gales (5.a)
Slam Nagusia Gales Gales (1.a)
Partida kop. 6 (8)
Puntu gehien Eskozia MacLeod (14)
Entsegu gehien Ingalaterra Birkett (3)
Eskozia MacLeod (3)
Gales Johnny Williams (3)
1907
1909

Txapelketa

aldatu

Puntuazio sistema

aldatu

Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak lau puntu balio zituen eta zigor kolpeak hiru.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia

aldatu

Galesek partida guztiak irabazi zituen eta Koroa hirukoitza eskuratu zuen. Tartean Frantziaren kontrako partida bat ere jokatu zuen eta Slam nagusia titulua jaso zuen. Urte honetatik aurrera Slam Nagusia titulua jokoan jarri zen, Frantzia barne dela (eta 2000. urtetik aurrera Italia ere bai) partida guztiak irabazten dituen taldeak eskuratzen du. Koroa hirukoitza aldiz Home Nations taldeen artean jokaturiko titulua bihurtu zen.

Sailkapena

aldatu
1908ko Home Nations Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1   Gales 6 3 3 0 0 45 28 +17
2   Eskozia 2 3 1 0 2 32 32 0
2   Ingalaterra 2 3 1 0 2 41 47 -6
2   Irlanda 2 3 1 0 2 24 35 -11

Partidak

aldatu
Eguna Etxekoa Emaitza Kanpokoa Egoitza
1908-1-18   Ingalaterra 18 - 28   Gales Bristol
1908-2-1   Gales 6 - 5   Eskozia Swansea
1908-2-8   Ingalaterra 13 - 3   Irlanda Richmond (Londres)
1908-2-29   Irlanda 16 - 11   Eskozia Dublin
1908-3-14   Irlanda 5 - 11   Gales Belfast
1908-3-21   Eskozia 16 - 10   Ingalaterra Edinburgo
Txapelketaz kanpo
1908-1-1   Frantzia 0 - 19   Ingalaterra Paris
1908-3-2   Gales 36 - 4   Frantzia Cardiff

Sariak

aldatu
Saria Taldea
Home Nations Txapelketa   Gales
Slam nagusia   Gales
Koroa hirukoitza   Gales
Zurezko koilara ez
Kalkuta Kopa   Eskozia

Palmaresa

aldatu

1908 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1   Eskozia 8*
2   Gales 5
3   Ingalaterra 3
3   Irlanda 3

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak

aldatu
  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).

Kanpo estekak

aldatu