Zizahori

Onddo basidiomikotoa. Horia edo laranja-horixka da, ertz uhindua duen txapel ganbil edo laua eta hanka lodi eta zilindrikoa du. Oso preziatua da sukaldaritzan

Zizahoria[1] (Cantharellus cibarius) Cantharellaceae familiako onddo bat da. Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta txapela hasieran ganbila da, baina gero leundua eta erditik hondoratua. Himenioa tolestura lodiek osatzen dute eta espora hori leun eliptikoak ditu.[2]

Zizahoria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaCantharellus
Espeziea Cantharellus cibarius
Fr., 1821
Basionimoazizahoria
Mikologia
 
eztenak himenioan
 
inbutu-formako txapela
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus chantarellus, Merulius cantharellus, Agaricus pseudounctuosus, Cantharellus flavescens, Agaricus luteolus, Cantharellus edulis, Hyponevris cantharella, Cantharellus vulgaris, Merulius cibarius, Cantharellus luteus, Craterellus cibarius, Alectorolophoides cibarius, Chanterel chantarellus, Cantharellus carneoalbus, Cantharellus atlanticus.

Beste izen arruntak

aldatu

Cantharellus cibarius tokiko euskarazko testuetan:[3], lekaxin (lekazin); saltsa-perretxiko (txaltxa-perretxiku); San Juan perretxiko; San Juan ziza; xulxo; urri-ziza; xixa; xixeta; ziza hori; ziza gorri.

Etimologia

aldatu

Cantharellus, grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du. Cibarius, latinetik dator, cibus-etik, janaria, elikadura, bere jangarritasun bikainagatik.

Deskribapena

aldatu

Onddo beltzaren ondoren gehien ezagutzen den onddoa da.

Barietate asko ditu.

Latinoxanthus: Plegu-orriak gris-moreak eta kapela horia.

Amathystius: Plegu-orriak horiak ezkata moreekin.

Bicolor: Plegu-orriak horixkak eta kapela zuria.

Albidus: Dena zurixka.

Neglectus: Hori zurbila tindu berdexkekin eta oso mehea.

 
Zizahoriak

Umbrinus: Kolore horixka ilunekoa.

Kapela: 3 eta 4 cm. Arteko diametroa. Haragitsua, sendoa, leuna, lehenik ganbila, gero deprimitua, apur bat hondoratua, ertza kiribildua, bihurgunetsua eta gingilduna. Kolorea horia, arrautza gorringoarena edo hori laranja.

 
Zizahoria azpitik

Orriak: Hori bizia, plegu formakoak, batzuk urkilatuak, eta oso dekurrenteak.

 
Zizahoria albotik

Hanka: Betea, ilegabea, orrien kolore berekoa, 3 – 7 x 0,7-2 cm-koa.

Haragia: Irmoa, zurixka edo horixka, fruta-usain atseginekoa eta zapore gozokoa.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaren hasieratik udazkenera arte, batez ere hostoerorkorren basoetan, baina koniferoen artean ere irteten da.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Brasil, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Israel, Siria, Liban, Himalaiako eremua, Laos, Thailandia, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Papua Ginea Berria, Australia, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Malawi, Zimbabwe, Burundi.[6]

Jangarritasuna

aldatu

Ona, oso bilatua bere identifikazio eta kontserbazio errazagatik, harietan sartu eta lehortu daitezke, ondoren gisatuetan garnizio gisa erabiltzeko eta erreak ere bai.[7]

Galeria

aldatu

Nahasmen arriskua

aldatu

Hygrophoropsis aurantiaca-rekin nahas daiteke, baina hau laranja kolorekoa da eta bere oina meheagoa da. Beste nahaste bat, eta oraingoan arriskutsuagoa izan liteke, Clitocybe olearia-rekin da; toxikoa da, eta arazo gastrointestinal handiak eragiten ditu. Tamaina handiagoa eta benetako orriak ditu, laranja kolorekoa da, eta enbor edo sustraietan irteten da. Betik taldeka eta oinak oinarrian elkartuta.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Zizahori». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-18.)
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  4. (Gaztelaniaz) Bon, Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 306 or. ISBN 282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 447 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Cantharellus cibarius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  7. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 540 or. ISBN 84-404-0530-8..
  8. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 361 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

aldatu