Barrengorri
Barrengorria (Agaricus campestris) Agaricaceae familiako perretxiko mota bat da.[1]
Barrengorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus campestris L., 1753 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuPerretxiko honen orriak kolore arrosa bizikoak dira gaztetik zahartu arte. Txapelak 6-12 cm-ko diametroa du, hasieran esferikoa eta lodia baina gero laundua. Txapeleko azala batzuetan leuna, zetakara eta zuria izaten da, noizbehinka hori samarra, eta besteetan ilunagoa eta leuna edo ezkatatsua, barietateen arabera. Orri libre eta hertsiak ditu, hasieran arrosak, gero lilak eta azkenik marroi ilunak, ia beltzak. Hanka motza, lodia, betea eta zurixka. Goialdean eraztun bakun, mehe, mintzaire eta hauskorra du, batzuetan desagertua. Mami trinko, lodi eta zurixka, baina ebakitzerakoan arrosa bihurtzen da. Zapore geza eta usain atsegina baina ez anisarena bezalakoa. Esporak marroi ilunak eta eliptikoak. Jangarri ona da, baina ez du merezi ale zaharrak eta ia orri beltzak dituztenak jateak. Euskal Herrian gehien ateratzen den perretxiko jangarrietakoa da.
Udaberrian kontuz ibili behar da kolore zurikoa den Amanita verna espeziearekin ez nahasteko. Azken perretxiko hilgarri honek oinean bolba du eta bere orriak zuriak dira, ez arrosak, eta ez beltzaxkak. Agaricus generoko espezieak bereiztea nahiko zaila da. Horretarako ongi begiratu behar dira ezaugarriak: neurria, txapelaren kolorea, mamia ebakitzerakoan zein koloretara aldatzen den, erreakzio kimikoak, usaina, zein lekutan ateratze den eta esporen neurria eta forma.
Agaricus arvensis espeziearekin nahastu ohi da.
Bizilekua
aldatuBelardietako perretxikoa da. Basotik kanpo dago beti. Udaberrian ateratzen da, euririk egiten ez duen udan desagertzeko, baina gero eurialdia ailegatzen denean, berriro ateratzen hasten da, udazkena joan arte, abere larreetan batik bat. Taldeka ateratzen da, "sorginen korroak" izeneko talde handietan, batez ere abereen simaurra duten larreetan.
Beste izen arruntak
aldatuAgaricus campestris tokiko euskarazko testuetan:[2] azpibeltx (aspibeltz); barrengorri; buxeu; konpaño; larre-sultso (ilarre-sultso); sultso; surlo; txanpinoi (txanpiñoe); txurlo; xixa; xurlo; urdintxa.
Banaketa eremua
aldatuMundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.